Edukira joan

Ereinotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ereinotza» orritik birbideratua)
Ereinotz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLaurales
FamiliaLauraceae
GeneroaLaurus
Espeziea llorer leo
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakereinotz hosto eta bay oil (en) Itzuli

Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.

Bere izen binomiala Laurus latinez erramua esan nahi du. Nobilis hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen olinpiadetako irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.....


Zuhaitzak orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak. Adaburu trinko eta erregularra, oinetik adarkatzen dena. Enbor zuzena, azal mehe eta leunekoa, kolore grisaska edo arreska. Adar tenteak eta adaxkak glabroak eta lustredunak dituzte.

Lantza formako hosto luzangak, 6-15 x 2-5 cm-koak, glabroak. Gainaldean berde ilunak eta argiagoak azpialdean, batzuetan hertz uhindukoak. Gogorrak dira, ezko ugariko kutikula dela eta. Usain bereizgarria dute, eta ur-estresa dela-eta ugariagoa da isurialde mediterranearrean.

Zuhaitz monoikoak dira. Loreak, 4-6, galtzarbeko gingiletan, oinetan 2-4 brakteaz osatuak. Periantoko piezak, 3-4,5 x 1,5-2 mm-koak, erorkorrak berde horixkak edo zurixkak. Lore arren estanbreak 3 mm ingurukoak eta emeek 4 harizpi antzu eta erdian pistilo bat dute.

Oliba txiki baten itxurakoa da, 9 x 6,5 mm-koa, hasieran kolore berdekoa eta belzten doana heldu bilakatu ahala.

Bere zur gogorragatik baso ustiapenari dagokionez interes gutxikoa da

Ez ordea bere hostoak; usaintsu, izerditsu eta estimulatzaileak. Hostoak antzina Olinpiar Jokoetako txapeldunen koroa egiteko erabiltzen ziren. Gaur egun, sukaldaritzan erabiltzen da gozagarri gisa. Eta gainera, badituzte ezaugarri karminatiboak eta urdaileko tonikoak.

Sukaldaritzen gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez erabiltzen dira. Freskoa edo lehorra eros daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]