Edukira joan

Digrama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ortografian, diagrama[1], digrama[2] (frantsesez, digramme) edo digrafo (gaztelaniaz, dígrafo) hitzak erabiltzen dira, elkarri erabat lotuta dauden letra bikoteak izendatzeko. Fonema bat bi letraz idazten denean (euskarazko fonema afrikatuak, esaterako), < -ts- >, < -tx- >, < -tz- >, letra bikote bakoitzari diagrama esaten zaio.

Euskaraz, zenbait bustidura ere grafian digramen bidez islatzen dira: < -tt- >, < -in- >, < -il- >, < -ll- >... Garai batean, euskara estandarizatu baino lehenagoko garaietan, kontsonante hasperendunak ere, /ph/, /th/ eta /kh/ fonemak, askotan digramekin irudikatzen ziren: ph, th eta kh digrafoez, alegia (epher, othoi, akhitu).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arantzazuko biltzarra, Ortografia. (1968). Ortografia - Arantzazuko biltzarra. Euskaltzaindia, 3/17 (edo Euskera aldizkarian 205. or.) or..
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]