Crocodylus siamensis
Crocodylus siamensis | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Crocodilia |
Familia | Crocodylidae |
Generoa | Crocodylus |
Espeziea | Crocodylus siamensis Schneider, 1801[2]
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Crocodylus siamensis Crocodylus generoko animalia da. Narrastien barruko Crocodylidae familian sailkatuta dago.
Siameko krokodiloa izenaz ere ezagutzen da munduko krokodilo bitxienetariko bat da. Bere bizileku naturala Asia da, Javako eta Borneoseko irletan. Baina ehiza bortitzaren erruz, gaur egun herrialde hauetako zonalde jakin batzuetan soilik aurki daiteke. Luzera ertaineko krokodiloa da, hiru metrora ez da heltzen. Arrak emeak baino handiagoak dira, eta lehenago hazten dira. Gorputz luzanga berdea dute, marroi koloreko marra eta orbanekin. Besoetako eta hanketako hatzak beste krokodiloenak baino luzeagoak dira, baita burua ere.
Krokodilo siamesak ur gozoan bizi dira; urmaeletan, erreketan eta zingiretan. Hainbat alditan ur gazitan ere aurkitu izan dira, oro bat itsasadarretan.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrainak, narrastiak, ugaztun txikiak eta anfibioak jaten dituzte. Animalia mantsoak dira, gizakiei ez diete erasorik egiten. Bere harrapakinak uretan itzuliak emanez birrintzen dituzte irentsi baino lehenago. Horrela irensketa errazten dute, ezin baitute murtxikatu.
Emeak 20 eta 50 arraultzen artean erruten ditu. Lurrean zulo batean edo hosto eta adar artean ekoizten ditu, uretatik urrun. Behin kumeak arraultzetatik atera eta, hainbat hilabetetan zehar ama jarraituko dute, gero independizatuko dira. Kumeak arrain txikiez eta intsektuez elikatzen dira. Krokodilo guztien antzera, siamesek bizitza erreproduktibo luzea daukate.
Desagertzeko zorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planetan arrisku handienetarikoa duen espezie bat da. Zorionez, Vietnamen duela bi hamarkadatik hona zaintzen ari dira eta 1987ko desagerketaren ondoren berreskuratzea lortu da. Laosen berdina gertatu omen da.
Canboyan daude ale gehienak, 5000 ale beren bizileku naturalean. Hala ere, kontserbaziorako hainbat arazo daude, besteak beste gainerako animalien erasoa eta bai gizakiena ere. Beren azala oso preziatua izan ohi da oinetakoak, zorroak eta bestelako larruzko objektuak ekoizteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)IUCN 2012. IUCN Red List of Threatened Species. Version 2012.2. www.iucnredlist.org. 2012ko urriaren 20an eskuratua.
- ↑ The Species 2000 and ITIS Catalogue of Life