Edukira joan

Boeing B-52 Stratofortress

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boeing B-52 Stratofortress
land-based strategic jet bomber (en) Itzuli eta aircraft with 8 jet engines (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBoeing
GaratzaileaBoeing
Ekoizpen osoa744
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia1952ko apirilaren 15a
Zerbitzuaren hasiera1955
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada eta NASA
Ezaugarriak
Dimentsioak12,4 (altuera) × 48,03 (luzera) m
PropulsatzaileaJT3D (en) Itzuli (8)
Armamentuaunguided bomb (en) Itzuli
AGM-28 Hound Dog (en) Itzuli
AGM-129 ACM (en) Itzuli
AGM-69 SRAM (en) Itzuli
AGM-86 ALCM (en) Itzuli
Harpoon (en) Itzuli

Boeing B-52 Stratofortress erreakzio-hegazkin bonbaketari subsoniko estrategiko bat da, irismen luzekoa, AEBetako Boeing konpainiak diseinatua eta fabrikatua. AEBko aire-armadak erabiltzen du 1955etik. 32.000 kg-ko karga (bonbak) eraman dezake.

Arma atomikoak eramateko diseinatu zen Gerra Hotzaren garaian, baina ez da inoiz erabili gerran bonba atomikoak jaurtitzeko. Bestela, bai: 1956ko maiatzaren 21ean, B-52B hegazkin batek hidrogeno-bonba bat jaurti zuen Bikini atoloiaren gainean.

Boeing B-52 Stratofortress hegazkina Vietnam bonbardatzen

Bonbaketari astuna da, irismen luzekoa, misio-mota askotan erabil daitekeena. Gezi-formako hegoak ditu, 35º-ko angeluan, eta 8 erreakzio-motor ditu binaka ezarriak lau euskarritan. Lurreratzeko trenak 8 gurpil ditu, eta bi gurpil gehigarri hegoen azpian. Lurreratze-trena 20º-raino bira daiteke hegazkinaren lerro zentralarekiko, segurtasuna handitzeko zeharkako haizearekin egindako lurreratzeetan. 15 km-rainoko altueran egin dezake hegan, eta 14.000 km-ko autonomia du.

Sortu zenetik, aldaera eta hobekuntza ugari izan ditu. Vietnamgo gerran garrantzi handia izan B52 hegazkinak (B52F eta B52D modeloak). 1965tik aurrera milioika bonba-tona jaurti zituzten Vietnamen B52 hegazkinek.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]