Bertrand Russell
Bertrand Russell (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a) galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lord John Russell kondearen biloba izan zen, eta 1931. urtean konderriaren jabetza hartu zuen. Matematikari gisa Russellek Cambridgeko unibertsitatean irakasle zela egin zituen lanik garrantzitsuenak, Principles of Mathematics (1903) eta Alfred North Whiteheadekin batera idatzi zuen Principia Mathematica (1910-1913, hiru ale); lan horietan matematika legeak logikaren oinarrizko axiometatik deduzitzen direla frogatzen saiatu zen, besteak beste. Haren lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko logika sinbolikoan, multzoen teorian eta positibismo logikoan, bereziki bere ikasle Ludwig Wittgensteinen obran. Matematikaz nahiz logikaz egindako lanak garrantzi handikoak izan ziren, baina zabaltzen ahalegindu zen ikuspuntu sozialaregandik egin zen Russell ezagun. Bigarren Mundu Gerran zehar bakearen alde lan handia egin zuen. 1927. urtean emaztearekin batera Beacon Hill School eskola esperimentala sortu zuen. 1930. urtean esamesak sortu zituen ezkontzari, sexuari, adulterioari zein homosexualitateari buruz idatzi zituen lanek, gai horietan jarrera irekia eta tradizioaren kontrakoa izan baitzuen. Bakezaletasunari uko egin zion naziek beren indarra etengabe handitzen zutela ikusi zuenean, baina higikunde hartara itzuli zen berriro bonba atomikoaren aurka sortu zen ban the bomb (bonba debekatu) mugimenduaren buru gisa. 1960. urtean Estatu Batuek Vietnami egindako erasoaldiaren aurkako mugimendua antolatu zuen Jean Paul Sartre frantses intelektualarekin batera. Haren ez ohiko ideiak zirela eta, Russell aurrerabide akademiko arruntetik aldendu zen eta batik bat zabalkunde handia izan zuten idatziez bizi izan zen harrezkero. Lan nagusiak: Marriage and Morals (1929, Ezkontza eta morala), A History of Western Filosofy (1945, Mendebaleko filosofiaren historia) eta autobiografia (hiru ale, 1967 eta 1969 urte artean idatziak).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1896, German Social Democracy.
- 1897, An Essay on the Foundations of Geometry.
- 1900, A Critical Exposition of the Philosophy of Leibniz.
- 1903, The Principles of Mathematics.
- 1910, Philosophical Essays.
- 1910-1913, Principia Mathematica (3 liburuki).
- 1912, The Problems of Philosophy.
- 1914, Our Knowledge of the External World as a Field for Scientific Method in Philosophy.
- 1916, Principles of Social Reconstruction.
- 1916, Justice in War-time.
- 1917, Political Ideals.
- 1918, Mysticism and Logic and Other Essays.
- 1918, Roads to Freedom: Socialism, Anarchism, and Syndicalism.
- 1919, Introduction to Mathematical Philosophy.
- 1920, [The Practice and Theory of Bolshevism.
- 1921, The Analysis of Mind.
- 1922, The Problem of China.
- 1923, The Prospects of Industrial Civilization.
- 1923, The ABC of Atoms.
- 1924, Icarus, or the Future of Science.
- 1925, The ABC of Relativity.
- 1925, What I Believe.
- 1926, On Education, Especially in Early Childhood.
- 1927, The Analysis of Matter.
- 1927, An Outline of Philosophy.
- 1927, Why I Am Not a Christian.
- 1927, Selected Papers of Bertrand Russell.
- 1928, Sceptical Essays.
- 1929, Marriage and Morals.
- 1930, The Conquest of Happiness.
- 1931, The Scientific Outlook.
- 1932, Education and the Social Order.
- 1934, Freedom and Organization, 1814–1914.
- 1935, In Praise of Idleness.
- 1935, Religion and Science.
- 1936, Which Way to Peace?.
- 1937, The Amberley Papers: The Letters and Diaries of Lord and Lady Amberley, 2 liburuki.
- 1938, Power: A New Social Analysis.
- 1940, An Inquiry into Meaning and Truth.
- 1945, A History of Western Philosophy and Its Connection with Political and Social Circumstances from the Earliest Times to the Present Day.
- 1948, Human Knowledge: Its Scope and Limits.
- 1949, Authority and the Individual.
- 1950, Unpopular Essays.
- 1951, New Hopes for a Changing World.
- 1952, The Impact of Science on Society.
- 1953, Satan in the Suburbs and Other Stories.
- 1954, Human Society in Ethics and Politics.
- 1954, Nightmares of Eminent Persons and Other Stories.
- 1956, Portraits from Memory and Other Essays.
- 1956, Logic and Knowledge: Essays 1901-1950.
- 1957, Why I Am Not A Christian and Other Essays on Religion and Related Subjects.
- 1958, Understanding History and Other Essays.
- 1959, Common Sense and Nuclear Warfare.
- 1959, My Philosophical Development.
- 1959, Wisdom of the West.
- 1960, Bertrand Russell Speaks His Mind.
- 1961, The Basic Writings of Bertrand Russell.
- 1961, Fact and Fiction.
- 1961, Has Man a Future?.
- 1963, Essays in Skepticism.
- 1963, Unarmed Victory.
- 1965, On the Philosophy of Science.
- 1967, Russell's Peace Appeals.
- 1967, War Crimes in Vietnam.
- 1967-1969, The Autobiography of Bertrand Russell (3 liburuki).
- 1969, Dear Bertrand Russell... A Selection of his Correspondence with the General Public 1950-1968.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Russell, Bertrand (2002)[1912]: Filosofiaren arazoak, Bilbo, Klasikoak ISBN 84-88303-18-1
- Azurmendi, J. 1960: Russell: jakiterik bai?, Jakin, 13: 14-20.
- 1872ko jaiotzak
- 1970eko heriotzak
- Monmouthshire konderriko jendea
- Bertrand Russell
- Gripeak hildakoak
- Cambridgeko Unibertsitateko ikasleak
- Agnostikoak
- Ezker antiestalinista
- Erresuma Batuko antikomunistak
- Filosofo analistak
- Sexualitatearen filosofoak
- Maitasun askearen defendatzaileak
- Maitasunaren filosofoak
- Logikaren filosofoak