Edukira joan

Gerhart Hauptmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerhart Hauptmann

Bizitza
JaiotzaSzczawno-Zdrój1862ko azaroaren 15a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
Talde etnikoaalemaniarra
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaJagniątków (en) Itzuli1946ko ekainaren 6a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkitisa
Familia
Ezkontidea(k)Marie Thienemann Hauptmann (en) Itzuli  (1885eko maiatzaren 5a -  1904ko uztaila)
Margarete Hauptmann  (1904 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, kanta-idazlea, eleberrigilea, autobiografialaria, gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaDurch! (en) Itzuli
Mugimenduanaturalismoa

gerhart-hauptmann-gesellschaft.de
IMDB: nm0369458 Allmovie: p217435 IBDB: 5892
Spotify: 6wJrijctMtpHrfkqQeZV6h Musicbrainz: ddf3c143-1607-4268-8f74-2ce7df23da8f Discogs: 1283679 IMSLP: Category:Hauptmann,_Gerhart Find a Grave: 34867362 Deezer: 4606913 Edit the value on Wikidata

Gerhart Hauptmann (Obersalzbrunn, Alemania, 1862ko azaroaren 15a - Agnetendorf, Alemania, 1946ko ekainaren 6a) alemanezko idazlea izan zen. Breslaun hazi egin zen, eta etxean hil zen arren, hortik urrun lurperatu behar izan zuten Poloniako gobernuaren agindua zela-eta. Hari jarraituz, alemaniar guztiak egotzi zituzten poloniar lurraldetik urte haietan. Agnetendorf udalerria alemaniarra izan zen, baina poloniar bilakatu zen Jagniątków izena hartuz.

Émile Zolaren eragina nabaria duen lehen dramarekin, Vor Sonnenaufgang (1889, Egunsentiaren aurretik), Alemaniako naturalismoaren ezaugarriak finkatu zituen: alde batetik, giroak eta pertsonaiaren jatorriak berebiziko garrantzia dute, eta bestetik, dialektoak erabiltzen dira.

Handik hiru urtera, bere obra nagusia idatzi zuen: Die Weber (Ehuleak). Lehen idatzaldian Silesiako dialektoz idatzia zen drama horretan, Silesian 1844an gertaturiko matxinada kontatu zuen, molde epikoen bidez. Naturalismoaren barruan sartzen diren beste lan batzuk dira: Einsame Menschen (1891, Arima bakartiak); Florian Geyer (1896); Michael Kramer (1900). Joera mistiko eta sinbolista erakutsi zuen beste zenbaitetan: Hanneles Himmelfahrt (1896, Hanneleren igoera zerura); Die versunkene Glocke (1896, Ezkila urperatua). Beste hirugarren bide bat ere erabili zuen, ohitura-komediarena: Der Biperpelz (1893, Kastore-larrua), Berlingo gaizkileen eta poliziaren arteko borroka gai duena.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, eleberria landu zuen, batez ere. Alor horretan ere, gai-aniztasun bera erakutsi zuen: Der Narr in Christo Emanuel Quint (1910), Der Ketzer von Soana (1918, Soanako heresea), Die Insel der grossen Mutter (1924, Ama Handiaren uhartea). Sinbolo eta mitoarekiko atxikimenduak poema epiko eta kosmiko handiak idaztera bultzatu zuen: Till Eulenspiegel (1927), Der grosse Traum (1942, Amets handia). Hauptmannen obra oparoa, 45 drama, 18 eleberri eta kontakizun-liburu, 6 olerki eta 3 poema-liburu, bere garaiko Alemaniako gizartea ulertzeko nahitaezko erreferentzia da.

Literaturako Nobel saria jaso zuen 1912an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]