Belenos
Belenos, Belinus, Belenus edo Belanus, zeltiar mitologiako jainko bat zen.
Belenus, izen irlandar zein galiar eta asturiarra zen. Erromatarrek, Apolo izenpean bildu zituzten bereziki termetaz arduratzen ziren zenbait jainko. Belenos izenak, "dizdiratsua" esan nahi zuen, eta Argia, Eguzkia eta Suaren jainko bat izendatzen zuen (guztiak energia berriztatzaileak).
Irlandarrek ezagutua, bere izena, Erdi Aroko eleberrietara pasako zen. "Baltené" deritzenak, maiatzak 1ean ospatzen ziren jai handi irlandarretako eta jainko honengandik etorritakoetako bat zen. Emazte bezala, Sirona eman zitzaion.
Asturiasen, bere izena, tokiko toponimian isladatua geratu da. Honela, Ponga udalerrian, Beleño izeneko herrixka dago, herrixka honen izena, zeltiar mitologiako jainko honengandik datorrelarik.
Belenos, beste jainko batzuekin ere nahastua izan zen, Grannus (dizdiratsua) zenbait tokitan gurtua, Siannus, Puy de Dômeko Mont-Doréko bainuen patroia, eta Borvo.
Beste izen batzuekin ere ezagutu zen: Zeltiar kontinentalen artean, Grannios eta Borno, Balor eta Beltayne zeltiar irlandarren artean, Beli eta Balor zeltiar galestarren artean, Bel eta Belenos Man uharteko zeltiarren artean eta Bile eta Belenos eskoziar zeltiarren artean.