Maiatzaren 1
Itxura
Maiatzaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita batgarren eguna da, 122garrena bisurteetan. 244 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1909 – Donostian bandera gorria jarri zen lehen aldiz. Langile Elkarteen Federazioak bandera gorria ikusgai izan zuen Gipuzkoako hiriburuko bere egoitzan egun osoan zehar.
- 1966 – ETAren komando batek, Xabier Zumalde "el cabra" militantea buru zuela, Bizkaiko Garai herria, armaz, ordu batzutarako kontrolpean hartu zuen.
- 2008 – ETAk hiru lehergailu zartarazi zituen Arrigorriagan, Espainiako Lan Ministerioaren lokal batean, eta Donostian, Osalanen egoitzan.
- 2011 – Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautesle zerrendak bertan behera utzi zituen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 524 – Sigismundo Burgundiakoak Orléansen exekutatu zuten 8 urteko erregetza eta gero, eta bere anaia Gundemaro II.a jarri zuten errege. Burgundiako armadaren lidertza hartuta, Frankoen lurraldea txikiago bilakatzen hasi zen.
- 1840 – Penny Black, lehen seilu ofiziala kaleratu zen.
- 1960 – Gerra Hotzaren testuinguruan, Sobietar armadak lurralde sobietarrean sartu zen U-2 hegazkin espioi estatubatuarra suntsitu zuen.
- 1968 – Nazioarteko uretan eraikitako plataforma artifizial bat errepublika independente aldarrikatu zuten Italiako kostan. 400 metro koadro zituen eta Arrosen Uharteko Errepublika Esperantista izena jarri zioten.
- 1998 – Wim Duisenberg izendatu zuten Europako Banku Zentraleko presidente.
- 2006 – Boliviako petrolio eta gasa nazionalizatu zituen Evo Morales presidenteak.
- 2010 – Petrolio isuriagatik larrialdi egoera ezarri zuten Alabaman, Floridan, Misisipin eta Louisianan.
- 2011 – AEBetako presidenteak Osama Bin Laden Pakistanen tiroz hil zutela jakitera eman zuen.
- 2016ko Fort McMurrayko baso-suteak Kanadako Alberta probintzian 88.000 lagun lekualdarazi eta 1.600 eraikinetik gora kiskaldu zituen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 – Bilboko Koralak bira hasi zuen Japonian zehar.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1786 – Vienan Figaroren ezteiak opera bufoa estreinatu zuten, Wolfgang Amadeus Mozart sortzailea zuzendaria ere izanda.
- 1941 – Citizen Kane ("Kane Hiritarra") filma estreinatu zen, Orson Wellesek zuzendu eta ekoiztu, eta berak, Joseph Cotten, Dorothy Comingore, Everett Sloane, Ray Collins, George Coulouris, Agnes Moorehead, Paul Stewart, Ruth Warrick eta Erskine Sanford aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Txinan Hangzhou Badiako zubia, 35.673 metroko luzeraduna, inauguratu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Biarritz Olympique Euskal Herriko errugbi taldeak Munster Rugby irlandar taldeari irabazi ostean Heineken Kopako finalean izan zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1852 – Santiago Ramón y Cajal, aragoiar-nafar sendagile, ikerlari eta histologoa, 1906ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1934).
- 1878 – Enrique de Francisco, Getafen jaiotako gipuzkoar politikari sozialista (h. 1957).
- 1896 – Carlos Landi Sorondo, gipuzkoar paisaia-egilea, kartel-egilea, grabatzailea, dekoratzailea eta ilustratzailea (h. 1974).
- 1900 – Manuel López, Travieso, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1975).
- 1901 – Mauricio Flores Kaperotxipi, gipuzkoar margolaria eta idazlea (h. 1997).
- 1932 – Charles Ducasse, lapurtar futbolaria (h. 1983).
- 1933 – Michel Camdessus, Baionan jaiotako ekonomialaria, Nazioarteko Diru Funtsako presidentea.
- 1940 – Brigitte Varangot, lapurtar golf-jokalari amateurra (h. 2007).
- 1942 – Juan Manuel Martínez Iturri, Iturri, palazko nafar pilotaria (h. 2002).
- 1944 –
- Jose Manuel Pagoaga, Peixoto, gipuzkoar ETAkide ohi historikoa.
- Arantxa Vega, gipuzkoar atleta ohia.
- 1947 – Pedro Salaberri, nafar margolaria.
- 1951 – Koro Fuentes, gipuzkoar atleta ohia.
- 1953 – Josetxo Azkona, euskal idazlea.
- 1960 – Eduardo González Salvador, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1964 – Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, gipuzkoar pailazoa.
- 1966 – Joseba Berrojalbiz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1970 – Javi Gracia, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 –
- Amaia Osaba, nafar piraguista, maratoian eta itsas-kayaken aditua.
- Haritz Zunzunegi, gipuzkoar eskiatzaile ohia.
- 1976 – Zuriñe López de Sabando Sainz, arabar okumentalgilea.
- 1984 – Iban Iriondo, gipuzkoar txirrindularia.
- 1993 – Urtzi Erleaga, bizkaitar futbolaria.
- 1994 –
- Mikel Arruabarrena Larrarte, gipuzkoar poeta eta fisikaria.
- Yaiza Lázaro, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- 1999 – Oihan Astigarraga, gipuzkoar aktorea eta modeloa.
- 2001 – Libe Goitia Artetxe, bizkaitar idazlea, Errusian.
- 2003 – Álvaro Marín, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1218 – Rodolfo I.a Habsburgokoa, Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) (h. 1291).
- 1238 – Magnus VI.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1280).
- 1566 – Michiel Jansz. van Mierevelt, herbeheretar margolaria (h. 1641).
- 1582 – Marco da Gagliano, italiar musikagilea (h. 1643).
- 1592 – Johann Adam Schall von Bell, alemaniar misiolari katoliko eta astronomoa (h. 1666).
- 1608 – Pieter Post, Holandako Urre Aroko arkitekto, margolari eta marrazkilaria (h. 1669).
- 1644 – Jean Jouvenet, frantziar margolaria (h. 1717).
- 1698 – Jacques-Bonne Gigault de Bellefonds, frantziar artzapezpikua (h. 1746).
- 1763 – Hugues-Bernard Maret, Frantziako lehen ministroa (h. 1839).
- 1769 – Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, irlandar estadista eta militarra (h. 1852).
- 1825 –
- Johann Jakob Balmer, suitzar fisikaria (h. 1898).
- George Inness, estatubatuar paisaien margolaria (h. 1894).
- 1827 – Jules Breton, frantziar margolaria (h. 1906).
- 1830 – Guido Gezelle, flandriar olerkaria (h. 1889).
- 1831 – Emily Stowe, Kanadako lehen emakume medikua eta emakumeen eskubideen eta sufragioaren aldeko aktibista (h. 1903).
- 1850 – Arturo, Connaughteko eta Strathearngo dukea, britainiar printzea, Kanadako gobernadore orokorra (h. 1942).
- 1852 – Calamity Jane, Estatu Batuetako Mendebalde Urrunaren konkista urteetako pertsonaia (h. 1903).
- 1855 – Cecilia Beaux, estatubatuar margolaria (h. 1942).
- 1856 – Raphaël Louis Rafiringa, madagaskartar monje, hezitzaile eta katekista (h. 1919).
- 1857 – Theo van Gogh, herbeheretar arte-merkataria, Vincent van Goghen anaia (h. 1891).
- 1868 – Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (h. 1940).
- 1872 – Hugo Alfvén, suediar musikagile, orkestra-zuzendari, biolin-jotzaile eta margolaria (h. 1960).
- 1874 – Romaine Brooks, estatubatuar margolaria (h. 1970).
- 1880 – Albert Lasker, estatubatuar enpresaburua (h. 1952).
- 1881 – Pierre Teilhard de Chardin, frantziar paleontologo, filosofo eta jesulaguna (h. 1955).
- 1895 – Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (h. 1940).
- 1896 – Mark Wayne Clark, estatubatuar jenerala (h. 1984).
- 1900 – Ignazio Silone, italiar idazlea (h. 1978).
- 1901 – Berta Arocena de Martínez Márquez, kubatar kazetaria, sufragista eta aktibista feminista (h. 1956).
- 1905 – Maria José Dupré, brasildar idazlea (h. 1984).
- 1908 –
- Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (h. 1968).
- Morris Kline, estatubatuar matematika irakaslea eta historiari eta psikologiari buruzko idazlea (h. 1992).
- 1909 – Yannis Ritsos, greziar poeta (h. 1990).
- 1911 – Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (h. 2002).
- 1916 – Glenn Ford, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- 1917 – Danielle Darrieux, frantziar aktorea (h. 2017).
- 1919 – Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (h. 2018).
- 1923 –
- Joseph Heller, estatubatuar idazlea (h. 1999).
- Salma Kuzbari, libanoar idazlea, poeta, eta itzultzailea (h. 2006).
- 1924 –
- Claudine Dupuis, frantziar aktorea (h. 1991).
- Evelyn Boyd Granville, AEBetan matematiketan doktore titulua lortu zuen bigarren emakume afro-amerikarra (h. 2023).
- Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (h. 1976).
- 1925 – Scott Carpenter, estatubatuar astronauta eta akuanauta (h. 2013).
- 1927 –
- Greta Andersen, daniar igerilaria (h. 2023).
- Laura Betti, italiar aktorea (h. 2004).
- Aurelio Menéndez, espainiar legelaria eta politikaria (h. 2018).
- Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (h. 2017).
- 1928 – Sisavath Keobounphanh, Laosko lehen ministroa (h. 2020).
- 1929 –
- Ralf Dahrendorf, britainiar-alemaniar filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa (h. 2009).
- Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (h. 2022).
- Azzeddine Laraki, Marokoko lehen ministroa 1986tik 1992ra (h. 2010).
- Robert Varnajo, frantziar txirrindularia (h. 2024).
- 1932 – Gloria van Aerssen, hispano-nederlandar abeslaria (h. 2015).
- 1934 – Cuauhtémoc Cárdenas, mexikar politikaria.
- 1937 – Bo Nilsson, suediar musikagilea (h. 2018).
- 1939 – María Victoria Moreno, gaztelaniazko editorea, itzultzailea, irakaslea, galegozko idazlea eta DBHko irakaslea (h. 2005).
- 1941 – Jorge Arrate, txiletar politikaria.
- 1943 –
- Odilon Polleunis, belgikar futbolaria (h. 2023).
- Judith Scott, estatubatuar eskultorea (h. 2005).
- 1946 – John Woo, txinatar jatorriko hongkongdar zinema zuzendaria.
- 1947 – Jacob David Bekenstein, mexikar, estatubatuar eta israeldar fisikari teorikoa (h. 2015).
- 1949 – Fayez Tarawneh, Jordaniako lehen ministroa (h. 2021).
- 1955 – András Törőcsik, hungariar futbolaria (h. 2022).
- 1956 – Catherine Frot, frantziar aktorea.
- 1958 – Patrice Talon, Beningo presidentea.
- 1959 – Yasmina Reza, frantziar idazlea, aktorea, nobelagile eta antzerkigilea.
- 1961 – Daniel García Jiménez, Daniel, errioxar palari ohia.
- 1962 – Remedios Amaya, espainiar flamenko abeslaria.
- 1963 – Màrius Serra, kataluniar idazlea, itzultzailea, kazetaria eta hitz gurutzatuen egilea.
- 1968 – Laurence Suhner, suitzar idazle eta artista.
- 1969 –
- Wes Anderson, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktorea.
- Mary Lou McDonald, irlandar politikaria.
- Yasuyuki Moriyama, japoniar futbolari ohia.
- 1970 –
- Juan Manuel Moreno, Andaluziako Juntako presidentea.
- Antonio Turiel Martínez, espainiar fisikaria, matematikaria, zientzialaria eta zientzia-dibulgatzailea.
- 1971 – Inesu Emiko Takeoka, japoniar futbolari ohia.
- 1972 –
- Julie Benz, estatubatuar aktorea.
- Hélène Fillières, frantziar zinema aktore eta zuzendaria.
- 1976 – Violante Placido, italiar aktore eta abeslaria.
- 1977 – Johan Jüngling, suediar squash jokalari ohia.
- 1980 – Zaz, frantziar kantautore eta abeslaria.
- 1982 – Jamie Dornan, iparrilandar aktore, modelo eta musikaria.
- 1983 – Fran Vázquez, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1987 – Masaki Yanagawa, japoniar futbolaria.
- 1989 –
- Armindo Fonseca, frantziar txirrindulari ohia.
- Mitch Nichols, australiar futbolaria.
- 1990 – Isabel Martin, espainiar txirrindularia.
- 1995 – Arisa Matsubara, japoniar futbolaria.
- 2004 – Charli D'Amelio, estatubatuar tik toklaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1846 – Migel Antonio Zumalakarregi, gipuzkoar politikaria, Madrilen (j. 1773).
- 1922 – Francisca Sarasate, nafar idazlea (j. 1853).
- 1932 – Henri Lorin, lapurtar geografo eta soziologoa, Bordelen (j. 1866).
- 1936 – Migel Kortes Nabarro, nafar idazlea (j. 1868).
- 1943 – Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan (j. 1906).
- 1956 – Paul Gadenne, Euskal Herriarekin lotura izan zuen frantziar idazlea (j. 1907).
- 1958 – Remigio Mugica Mugica, gipuzkoar musikaria (j. 1866).
- 1966 – Juan Gomez de Lekube, bizkaitar futbolaria, Jose Antonio Agirreren lehengusu eta nazien espioia, Bartzelonan (j. 1902).
- 1969 – Jesus Doxandabaratz, nafar politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1894).
- 1979 – Luis Urkiri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1906).
- 1981 – Rafael Aizpun, nafar legelari eta politikaria (j. 1889).
- 2015 – Juncal Ballestín, arabar margolari eta irarlea (j. 1953).
- 2019 – Jose Luis Ansorena, gipuzkoar apaiza, abesbatza zuzendaria eta musikagilea (j. 1928).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 408 – Arkadio, erromatar enperadorea.
- 1118 – Matilde Eskoziakoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1080)
- 1308 – Alberto I.a Alemaniakoa, Austria eta Estiriako Dukea eta enperadore germaniarra (j. 1255).
- 1539 – Elisabet Portugalgoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta Espainiako erregina ezkontidea (j. 1503).
- 1555 – Martzelo II.a, Aita santua (j. 1501).
- 1572 – Pio V.a, Aita santua (j. 1504).
- 1730 – François de Troy, frantziar margolaria (j. 1645).
- 1772 – Gottfried Achenwall, alemaniar filosofo eta estatistikaria, estatistikaren asmatzaileetako bat (j. 1719).
- 1809 –
- François Laurent d'Arlandes, frantziar markesa, soldadua eta aire beroko baloien aeronauta aitzindaria (j. 1742).
- Gottlieb Konrad Pfeffel, alemanezko alsaziar idazlea (j. 1736).
- 1813 – Jean-Baptiste Bessières, Istriako dukea, frantziar jenerala (j. 1768).
- 1856 – Abdó Terradas, kataluniar politikaria eta katalan idazlea (j. 1812).
- 1859 – Amalia Anglés y Mayer, espainiar opera-kantaria eta gitarra-jotzailea (j. 1827).
- 1860 – Anders Sandøe Ørsted, Danimarkako lehen ministroa (j. 1778).
- 1873 – David Livingstone, eskoziar esploratzaile eta misiolaria (j. 1813).
- 1889 – Robert Walter Weir, estatubatuar margolaria (j. 1803).
- 1891 – Ferdinand Gregorovius, alemaniar historialaria (j. 1821).
- 1896 – Naser al-Din Xah Qajar, Qajar dinastiako Irango xah (j. 1831).
- 1900 – Mihály Munkácsy, hungariar margolaria (j. 1844).
- 1904 – Antonín Dvořák, txekiar konposatzailea (j. 1841).
- 1928 – Ebenezer Howard, lorategi-hirien mugimenduko Ingalaterrako sustatzailea (j. 1850).
- 1934 – Paul Gustave Fischer, daniar margolaria (j. 1860).
- 1935 – Henri Pélissier, frantziar txirrindularia (j. 1889).
- 1939 – Rudolf Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (j. 1857).
- 1943 – Valentina Safronova, sobietar inteligentzia kidea eta gerra heroia. (j. 1918)
- 1945 –
- Joseph Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (j. 1897).
- Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (j. 1911).
- René Lalique, frantziar kristal eta bitxien diseinatzailea (j. 1860).
- Nina Petrova, sobietar frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile arrakastatsuenetakoa (j. 1893).
- 1958 – Oscar Torp, Norvegiako lehen ministroa (j. 1893).
- 1962 – Sükhbaataryn Yanjmaa, Mongoliako presidentea (j. 1893).
- 1968 – Harold Nicolson, britainiar politikari, diplomazialari, historialari, biografo, eleberrigile eta kazetaria (j. 1886).
- 1973 – Asger Jorn, danimarkar margolari, eskultore eta egilea (j. 1914).
- 1978 – Aram Khatxaturian, armeniar musikagilea eta pedagogoa (j. 1903).
- 1979 – Eloísa Muro, espainiar aktorea (j. 1894).
- 1981 – Heinosuke Gosho, japoniar zinemagilea (j. 1902).
- 1983 – Joseph Ruttenberg, estatubatuar zinema argazkilaria (j. 1889).
- 1989 –
- Juan Esteban Belza, euskal jatorriko argentinar apaiza (j. 1918).
- Antonio Janigro, italiar biolontxelo-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1918).
- Edward Ochab, Poloniako estatuburua (j. 1906).
- 1991 –
- Charles Osborne, 69 urtez jarraian zotina izan zuen estatubatuarra (j. 1894).
- Richard Thorpe, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- 1993 –
- Pierre Bérégovoy, Frantziako lehen ministroa (j. 1925).
- Ranasinghe Premadasa, Sri Lankako presidentea (j. 1924).
- 1994 – Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena (j. 1960).
- 1997 – Manuel Viegas, portugaldar antropologo eta folklorista (j. 1912).
- 1998 – Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (j. 1935).
- 2003 – Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (j. 1923).
- 2008 – Anthony Mamo, Maltako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (j. 1909).
- 2020 –
- Silvia Legrand, argentinar aktorea (j. 1927).
- Tun Tin, Birmaniako lehen ministroa (j. 1920).
- 2021 –
- Olympia Dukakis, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Helen Murray Free, estatubatuar emakume kimikari eta hezitzailea (j. 1923).
- 2022 –
- Takuya Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1983).
- Ivica Osim, bosniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1941).
- 2024 –
- Victoria Prego, espainiar kazetaria (j. 1948).
- Richard Tandy, ingeles teklatu-jotzailea, Electric Light Orchestra taldeko kidea (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Langileen eguna ospatzen da naziorte mailan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Amane, Andion, Estibalitz/Estitxu, Lanaitz eta Langilena.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |