Edukira joan

Alergia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Alergia
Deskribapena
Motaimmunoglobulin mediated immune response (en) Itzuli, hipersentsibilitatea
eritasuna
EspezialitateaImmunologia
Arrazoia(k)Alergeno
Sortzen duerrinorrea
allergic response (en) Itzuli
Adinaany age (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakomalizumab (en) Itzuli, prednisolona, acrivastine (en) Itzuli, Loratadina, dexametasona, astemizole (en) Itzuli, prednisona, triamzinolona, metilprednisolona eta chloropyramine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKT78.40
GNS-10T78.4
GNS-9995.3
DiseasesDB33481
MedlinePlus000812
eMedicine000812
Alergenoen artean akaroak dira ohikoenetarikoak

Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikortasun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.

Erantzun alergikoaren oinarrian immunitate-sistema dago. Alergenoak antigeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean.

Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira (Ig E).

Alergiaren mekanismo molekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alergenoek Ig E-aren eraketa bultzatzen dute. Eratutako Ig E molekulak mastozitoen azalean pilatzen dira. Mastozitoak odol-hodietan dauden zelulak dira, histamina sintetizatzen dutenak. Alergenoa berriz gorputzean sartzen denean alergiaren sintomak azaltzen dira: alergenoa mastozitoen gainean dagoen Ig E-ri lotzen da, histamina-ren kopuru handia askatuz lotura hori dela eta. Histamina horrek alergiaren ohiko sintomak eragiten ditu: eritema, urtikaria, asma, eztula, etab.

Histaminak erreakzio alergikoaren sintomatologia sortzen duenez, alergiak tratatzeko erabiltzen diren botikak anti-histaminikoak dira.

Alergiaren sintomatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzio alergikoek honako sintoma hauek eragin ditzakete:

  • larruazalean: urtikaria, dermatitis, ekzema...
  • arnas aparatuan: asma, disnea (arnasa hartzeko zailtasuna)...
  • begietan: konjuntibitis
  • digestio-aparatuan: sabeleko mina, gorakoak, beherakoak...
  • sudurrean: errinitis, sinusitis...
  • anafilaxi edo shock anafilaktikoa: erreakzio alergikorik larriena, hilkorra izan daitekeena. Sistemikoa da, hots, gorputz osora zabaltzen den erreakzioa izaten da. Shock hori eragiten duten alergeno ohikoenak animalien pozoiak dira (erleenak, esaterako) eta zenbait sendagai eta botika (antibiotiko batzuk, analgesikoak...)

Alergia erle-kontuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erle-kontuan alergia larriena erle-pozoiarekikoa da. Shock anafilaktikoa gertatuz gero, larrialdietara berehala joan beharrekoa da. Bost bat urteko tratamendu bidez lor daiteke alergia kentzea.[1]

Jende askok du polenarekiko alergia, baina batez ere landare anemofiloen (haize bidez polinizatzen direnak) polenari izaten diote eta nekez landare entomofiloenari (intsektu bidez polinizatzen direnak). Komertzializatzen den erle-polena ahoz hartzen da (ez arnasez) eta gainera entomofiloena da, beraz, gutxitan sortzen du alergia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]