Abbé Pierre
L'Abbé Pierre, jaiotzez Henri Antoine Grouès (Lyon, 1912ko abuztuaren 5a - 2007ko urtarrilaren 22a) Emmaus mugimenduaren sortzailea izan zen, etxerik gabeko pertsonak laguntzeko asmotan. Frantziako pertsonaiarik ospetsuenaren titulua lortu du urte askotan, 2003an Zinedine Zidane bera bigarren postuan utzita.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaputxinoen ordenean sartu zen 1930ean, baina birikietako arazoak zirela eta, ordena horretako bizitza gogorra ezinezkoa egin zitzaion. 1938an apaiztu zen. Abbé Pierre goitizena Bigarren Mundu Gerran irabazi zuen, Erresistentzian aritzen zelarik. Bizitza andana salbatu zituen, tartean juduak eta politikoki jazarriak, Suitza edo Aljeriarako ihesbidean lagunduz.
1949an hasi zen abian Emmaus mugimendua. 1991n Gizatasuna, Bakea eta Herrien arteko Anaitasunaren Balzan Saria eman zioten, "bizitza osoan giza-eskubideen, demokraziaren eta bakearen alde jokatzeagatik. Buru belarri sufrimendu fisiko zein espirituala baretzen ahalegintzeagatik. Nazionalitatea, arraza edo erlijioa kontuan hartu gabe, Emmaus Erkidegoekin elkartasun unibertsala sortzeagatik."
Kritikak eta salaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hautsak ere harrotu ditu Pierre apaizak. Roger Garaudy filosofo Holokaustoren ukatzailearen laguna izan zen. Atzerakoiek homosexualen adopzioaren alde agertu zuen jarrera kritikatu zioten, baita sexu-harremanak edukitzea aitortu izana. Emaús-Abbé Pierre Fundazioak enkargatutako ikerketa batek, 2024an argitaratua, bestetik, goitik behera aldatu du bere sortzailearen irudia: zazpi emakumek zioten apaizak «1970 eta 2005 urteen artean sexu-erasoa edo sexu-jazarpena izan zitezkeen portaerak» izan zituela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbé Pierre |
- (Frantsesez) Abbé Pierre Fundazioa
- (Ingelesez) Nazioarteko Emmaus
- (Italieraz) Nazioarteko Balzan Fundazioa