Umorea
Umorea beste pertsona batzuengan irribarrea edo barrea eragiteko jendearen gaitasuna edo kualitatea da, hitz, keinu, objektu edo bestelako egoeren bidez. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da.
Umore eragileak umorista izena hartzen du.
Teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txisteak, imitazioa, gauzak puztea edo handitzea eta bestelako txantxak barre eragiteko teknika batzuk dira. Halaber, abestien eta musikaren bidez lor daiteke.
Komedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komedia antzerki, literatura eta zinemarekin lotutako umore generoa da, eta arlo honetan ibilitako aktoreek komiko abizena hartzen dute.
Euskal umorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Topikoa da euskaldunak serioak direla. Uxoa Anduagaren ustez XIX. mendean sortu zen ideia hori. Horren aurrean Kike Amonarrizek gezurra dela adierazi zuen:
"Erdaldunek ez dute euskarazko umorearen berririk, eta duela bi mende euskaldun askok ez zekien erdaraz. Beraz, Amerikako indioekin gertatu zen bezala, mutuak eta, gure kasuan, serioak ginen".
Bestetik, Espainiako eraikuntza ideologikoaren barruan andaluziarrak umoretsuenak izatearen topikoa,
"Hor eraikuntza ideologiko garbia dago."[1]
Umore motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umore mota asko daude. Hemen adibide batzuk:
Umorista ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charles Chaplin
- Buster Keaton
- Laurel eta Hardy
- Marx anaiak
- Louis de Funès
- Cantinflas
- Monty Python" taldea
- Mister Bean (Britania Handia)
- Les Luthiers (Argentina)
- Faemino y Cansado (Espainia)
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakoitza bere esparruan, hauek aipa ditzakegu umoregile garaikideen artean:
- Ramon Agirre
- Anjel Alkain
- Karra Elejalde
- Oscar Terol
- Andoni Agirregomezkorta
- Kike Amonarriz
- Virginia Imaz
- Antton Olariaga
- Zaldieroa
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umore aldizkarien artean, "El Jueves" eta "TMEO" ditugu gaztelaniazkoen artean. Euskaraz, "Ostiela!" aipatzekoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jon Arizkun: "Umoreaz, umore onean". Administrazioa euskaraz, 85.zk., 2014ko uztaila, 23-24 or.