Edukira joan

Uda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Trebiñuko barrendegiari Uda ere deritzo. Hori bilatzen baduzu, ikus Trebiñuko barrendegia
Udako zelai bat, Belgikan. Garia jasota dago, uzta jasotzeko hilabetea izan ohi delako. Lore urdina Centaurea cyanus da eta gorria Papaver rhoeas.

Uda edo udara Lurreko ingurune epeletako lau urtaroetako bat da, haietako beroena. Udak egunak luzeagoak eta gauak laburragoak direlako bereizten du. Astronomiari dagokionez, udako solstizioak (ekainaren 21 inguru Ipar Hemisferioan eta abenduaren 21 inguru Hego Hemisferioan) urtaro horren hasiera markatzen du, eta udazkeneko ekinozioak (irailaren 22-23 iparraldean, martxoaren 21aren inguruan hegoaldean) haren amaiera eta udazkenaren hasiera.

Hainbat kulturatan, urtaroak data desberdinetan hasten dira, fenomeno astronomiko edo meteorologikoetan oinarrituta. Hala ere, uda hego hemisferioan gertatzen denean ipar hemisferioan negua da. Ikusten denez, uda boreala da ipar hemisferioan gertatzen denean, edo australa, hego hemisferioan gertatzen denean. Batzuetan, ordea, uda honela definitzen da: abendua, urtarrila eta otsaila hego hemisferioan, eta ekaina, uztaila eta abuztua ipar hemisferioan; izan ere, egunak nabarmen luzeagoak dira ekainean irailean baino, eta solstizioak urtaroaren erdia markatzen du. Gune intertropikalean, batzuetan, "uda" terminoa erabiltzen da urtaro lehorrari erreferentzia egiteko, eta "negua", urtaro euritsuari erreferentzia egiteko.

Udan hainbat jarduera egiten dira, hala nola hondartzara joatea, kanpina egitea edo oporrak.

Kanpo estekak