Edukira joan

Mitxoleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Papaver rhoeas» orritik birbideratua)
Mitxoleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaPapaveraceae
GeneroaPapaver
Espeziea Papaver rhoeas

Mitxoleta (Papaver rhoeas) landare mota bat da, gorri biziko lorea duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarritan gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde horietan antzinatik ezagutzen baita. Kontuan hartu behar da nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik, eta horri lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.

Inpresionistek inspirazio iturri izan dituzte mitxoletaz beteriko zelaiak, batez ere Claude Monet margolariak. Gainera, sinbolismo handiko lorea da. Egun, Erresuma Batuan zenbait pertsonak paparrean daramate jantzita, oroimeneko mitxoleta bihurtuta (poppy), gerran hildako militarren omenez.

Mitxoleta lorea
Mitxoletak galsoroan, Muruzabal

Mitxoleta urteko landarea da, itxura hauskorrekoa. Zurtoina adarkadura gutxikoa da, fina eta ilez estalia, nahiko luzea hazten den zelaietako zerealak baino gorago irten ahal izateko. Moztean, gai likatsu esnekara jariatzen du, Papaver generoko beste espezieek bezala.

Hostoak txandakatuak ditu. Loreek lau petalo dituzte, apur bat zimurtuak eta ertzetan elkar estaltzen dutenak.

Papaver generoko landare guztiak bezala, mitxoletak eragin narkotikoak izan ditzake, dituen alkaloideak direla-eta. Fitoterapian lehortutako hostoak erabiltzen dira, batez ere infusioak egiteko. Eragin lasaigarria du helduengan, baina are gehiago haurrengan.

Batzuetan, hazi lehorrak ogi mota bereziak egiteko erabiltzen dira.

Batzuetan, hosto edo petalo lehorrak kanabisaren ordezko gisa erabiltzen dira. Hala ere, erabilera hau ez dago oso hedatua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]