Jose Maria Oriol Urkixo (Santurtzi, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 12a - Madril, Espainia, 1985eko azaroaren 4a) politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria izan zen, Jose Luis Oriolen semea. 1959az geroztik, Oriolgo markesa, aitak titulua lagata.[1]

Jose Maria Oriol


Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko maiatzaren 6a - Salvador Serrats Urquiza (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
José Manuel Sendagorta Aramburu
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
Tomás García-Diego de la Huerga (en) Itzuli - Pedro Figar Álvarez (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Bilboko alkate

1939ko apirilaren 13a - 1941eko otsailaren 20a
José Félix Lekerika - Tomás Pero-Sanz
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1905eko abuztuaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1985eko azaroaren 4a (80 urte)
Familia
AitaJosé Luis Oriol Uriguen
AmaCatalina Urquijo Vitorica
Ezkontidea(k)María de Gracia Ybarra Lasso de la Vega
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSuperior Technical School of Industrial Engineers of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta industria-ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Instituto de la Ingeniería de España (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
FET y de las JONS

Bizitza

aldatu

Industria-ingeniaria zen ikasketaz. Aita bezala, alderdi tradizionalistaren kidea izan zen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Francoren alde borrokatu zen Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, falangista egin ondoan, karlistak eta falangistak bateratzea lortu zuen 1937an. Gerra ondoren, Bizkaiko Falangeko buru izan zen, Bilboko alkate (1938-1941)[2] eta frankismoko Espainiako Gorteetako legebiltzarkide (1976an, espainiar estatua Francoren diktaduratik monarkia parlamentariora aldatzea zekarren Erreforma Politikorako Legearen aurka bozkatu zuten 59 legebiltzarkideetako bat izan zen; guztira 531 legebiltzarkide ziren).[3]

Aitaren negozioetan hasi zen gerra ondorengo urteetan (UNESA elkarteko —Espainiako elektrizitate enpresen elkartea— eta TALGO enpresako lehendakari izan zen, besteak beste), eta Francoren finantza-aholkulari nagusia izan zen.

Genealogia

aldatu

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

Maria de Gracia Ybarra Lasso de la Vega ezkonduta, zazpi seme-alaba izan zituzten:[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Marqueses de Casa Oriol», Heráldica catalana bloga.
  2. Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba; Ahedo Gurrutxaga, Igor; Alonso Olea, Eduardo J.; Barruso Bares, Pedro; Gracia Cárcamo, Juan; Kintana Goiriena, urgi; Martínez Rueda, Fernando; Mendiola Gonzalo, Fernando et al.. (pdf) Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal en la Dictadura. 3:1937-1979, 189-213 or. ISBN 978-84-88714-14-5..
  3. (Gaztelaniaz) José Andrés Gallego, «La época de Franco»[Betiko hautsitako esteka], in Historia general de España y América, 19,2, 481. orrialdea.