Talgo (enpresa)
Talgo enpresa, egungo erregistroan Patentes Talgo, 1942an sortu zen espainiar tren-industriaren barneko enpresa bat da. Izena akronimoa da, eta Tren Articulado Ligero Goicoechea-Orioletik dator. Talgo, batez ere, tren ekoizlea da, baina trenak eta trenetarako ekipoak mantentzeko zerbitzuak ere egiten ditu. Talgo enpresaren fabriketako bat Rivabellosan (Araba) dago.
Talgo (enpresa) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Railway car manufacturing (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Union des Industries Ferroviaires Européennes (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Gonzalo Urquijo Fernández de Araoz (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad de responsabilidad limitada eta sozietate anonimoa |
Jabea | Trilantic Capital Partners (en) |
Historia | |
Sorrera | 1942 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
- Ikus baita ere: Talgo (tren mota).
- Ikus baita ere: Talgo (Renfe).
Historia
aldatuPatentes Talgo 1942an sortu zen José Luis Oriol Uriguen finantzatuta, Alejandro Goikoetxeak diseinaturiko tren mota berria merkaturatzeko xedean.
40. hamarkadan, prototipo berriak garatzen aritu zen eta ustiapen komertzial egonkorragoa 50ekoan lortuko du. Gero, enpresak tren ugari diseinatu du eta teknologia berri eta iraultzaileak txertatu ditu haietan.
AEBetara edo Alemaniara ere esportatu badu ere, historian zehar Renfe izan da Talgoren bezero nagusia eta berak erosi dio ekoizpenaren munta handiena. Beste enpresa batzuekin ere akordioak egin ohi ditu, elkarlaneko proiektuak sustatuz edo fabrikatutako trenen mantenua bideratuz.
Egun, atzerrirako salmentak igo dira eta honek Espainiako eskariaren beherapena leuntzen lagundu du. Talgok filialak ditu Alemania, AEB, Errusia, Bosnia eta Kazajstanen; azken honetan, 2010ean, 300 milioi dolarreko balioa izango zuten 420 bidaiari kotxeren eskaria lortu zuen eta, ekainean, Errusiarako 100 milioi euroko balioko zuten 7 trenen eskaria lortu zuen.[1].
Tren ekoizpena
aldatuTalgo enpresaren produkturik nagusiena Talgo trena da, bidaiarientzako bereizgarri espezifikoak dituen tren mota deformaezin bat, enpresaren hasieratik diseinu berezia duena.
Beste enpresa batzuekin elkarlanean, Talgo enpresak garraiorako lokomotora bereziak ere egin ditu: 350, 352, 353, 354 eta 355 serieak, alegia.
Elkarlanean era berean, Talgo enpresak muturrean trakzio berezia eransten dioten automotoreak ere fabrikatzen ditu. Hauetakoak dira Renferen 112 edo 730 serieak eta aurreratuagoa den Avril G3[2].