Edukira joan

Zou Jingyuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zou Jingyuan

Bizitza
JaiotzaYibin1998ko urtarrilaren 3a (26 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaChengdu Sport University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua58 kilogramo
Altuera158 zentimetro

Zou Jingyuan, txineraz, 邹•敬园,[1] Yibin, Txina, 1998ko urtarrilaren 3a), gimnastikan aritzen den kirolari txinatarra da.[2]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo dominak 2017an irabazi zituen, Asiako txapelketan urrezko hiru eta zilarrezko bat eta ondoren Montrealen jokaturiko Munduko txapelketan urrezkoa barra paralelotan. 2018an Dohan urrezko bi barra paralelotan eta taldeka, eta 2019an Stuttgarten zilarrezkoa taldeka.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta bi domina eskuratu zituen. Urrezkoa Barra paraleloak gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, Taldeka gizonezko kategorian, biak Txina ordezkatuz; Taldeka gizonezko kategorian, ROCeko taldearen (urrezko domina) eta Japoniako taldearen (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen Txinako taldea, eta honako hauek osatzen zuten gimnasta taldea: Lin Chaopan, Sun Wei, Xiao Ruoteng eta Zou Jingyuanek.

2022ko Munduko Txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen.

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan (Paris) hiru domina lortu zituen, urrezkoa barra paralelotan eta zilarrezkoak eraztunetan eta taldeka.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Taldeka
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2024 Paris  Frantzia 2. lekua, zilarrezko domina Eraztunak
2024 Paris  Frantzia 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Montreal  Kanada 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2018 Doha  Qatar 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2018 Doha  Qatar 1. postua, urrezko domina Taldeka
2019 Stuttgart  Alemania 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2022 Liverpool  Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2022 Liverpool  Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina Taldeka
2022 Liverpool  Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina Eraztunak
Asiako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Bangkok  Thailandia 1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2017 Bangkok  Thailandia 1. postua, urrezko domina Eraztunak
2017 Bangkok  Thailandia 1. postua, urrezko domina Taldeka
2017 Bangkok  Thailandia 2. lekua, zilarrezko domina Zaldi arkuduna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zou Jingyuan» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Zou Jingyuan» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]