Edukira joan

Zopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zopa
jaki
OsagaiakEspezia, salda, likidoa eta dressing (en) Itzuli
Antzekoaksalda

Sukaldaritzan, zopa[1] gehienetan barazkiak, batzuetan haragiarekin batera, ur edo zuku batean egosiz prestatzen den janari likidoa da, koilara batekin jaten dena.

Zopak arrain, haragi, barazki edo bestelako osagaiekin eginiko salda zaporetsuak dira. Meheagoak edo lodiagoak izan daitezke, baita hornituak eta hornitu gabeak ere.[2]

Lehen plater moduan zerbitzatzen dira normalean. Gehienak beroak badira ere, zopa hotzak ere ugari daude.

Zopak hornitzeko osagaiak zati txikietan edo birrindurik erabiltzen dira: arrautza gogortua, arraina, itsaskia, ogi zatiak, arroz aleak, fideoak, haragi egosia zati txikietan, urdaiazpikoa...

Tradizioz, gosea baretzeko hartu izan da, janari hasieran edo jaki bakar gisara: hazkurri solidoari ura eransten bazaio, platerean luzeago egongo da, gose sentsazioa motelgarri. Zopa, orokorki, afariko osagaia izan da gurean, aspalditik.[3]

Zopa argia edo Kontsomea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontu handiz eginiko saldak izaten dira, salda ahalik eta garbien geratzeko.

Besteak beste, haragia, lurrina duten barazkiak, lekaleak, belar eta espezia usaintsuak erabiltzen dira salda hau prestatzeko.

Gaur egun gutxiago erabiltzen bada ere, garai batean salda hauei garbitzeko edo argitzeko elementu desberdinak gehitzen zitzaizkien amaieran. Haragi gorri xehatua eta zuringoa bereziki... Osagai hauek saldan garbitzaile lana egiten dute, saldaren partikula txiki guztiak bilduz eta hura garbituz.

Kontsome edo zopa garbi hau bere horretan edo amaieran hornitzeko elementu desberdinak gehitzea badago: fideoa, izartxoak, barazkia, haragi egosia, arrautza egosia, tapioka, haragi egosi zatiak...

Kontsometik eratorritako beste plater batzuk hauek dira: fideo zopa, izar zopa, tapioka zopa...

Kontsomea

Hornitutako zopak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zurrukutuna
Ttoro zopa

Oinarrizko salda zaporetsu baten osagai nagusiak, hots, barazkia, arrainak, itsaskiak, haragiak... egosten direnean eta dena batera zerbitzatzen dugunean: Minestrone zopa, Ttoro arrain zopa, Bullabesa arrain zopa....

Zopako ogiarekin edo ogi txigortuarekin loditutako zopak dira. Ogia birrinduta edo bere horretan egosia utz daiteke. Koilara eta sardexkarekin jaten diren zopak ere esaten zaie.

Baratxuri zopa, arrain zopa, zurrukutuna, tipula zopa...

Zopa hotzak-gazpatxoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entsalada bateko elementuak (tomatea, pepinoa, olioa, ozpina, baratxuria, gatza...) birrindu eta likido moduan hotzean jaten den prestaketa da.

Oinarrian “gazpatxo” hitzak xehatua esan nahi omen du, eta Cadiz inguruan omen du jatorria.

Hala ere, gaur oso zabaldua dago eta Tokiaren arabera zopa hau desberdin prestatu eta izen desberdina har dezake: Gazpatxo zopa, Salmorejo zopa, baratxuri zuri zopa....

Salmorejo zopa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Hiztegi Batua. .
  2. «Sukaldaritza liburua/Errezetak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. Agirre, Edorta. «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa 141003» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]