Zetazeoen hondartze

Zetazeoen hondartzeak ohikoak dira hondartzetan, munduan urtero 2.000 inguru gertatzen direla uste baita, hondarretan geratzen direnean, batzuetan banaka eta beste batzuetan, taldeka[1]. Azken kasu horietan, odontozetoak izaten dira eta ez balea berezkoak edo mistizetoak. Odontozetoak elkarrekin hondartzeko arrazoia haien kohesio sozial indartsua izan liteke.
Laguntzeko saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait jendek zetazeo horiei laguntzeko gogoa izan arren, adituek ez dute gomendatzen: arriskua egon liteke, zetazeoek kolpe indartsuak eman ditzaketelako edo, gaixorik badaude, gaitzak kutsatu halaber[2]. Horrez gain, ugaztunok uretara itzultzeko lanak sufrimendua areagotu liezaieke.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal kostaldean eta hondartzetan ere gertatzen dira hondartzeak, urtean 20-25 artean[2]. Bizkaiko itsasoko espezieak izan ohi dira gehienetan, izurde marradun eta arruntak, mazopak, pilotu-izurdeak eta zifioak. Gutxiagotan, balea handiak ere bai, hala nola Kontxako hondartzan 2012ko abenduan hondartu zen zere arrunta, balea urdinaz aparte dagoen zetazeorik handiena[3].
Hondartze gehienak Zarautz eta Donostiako hondartzetan gertatzen direla ikusi dute adituek: eskuarki, animaliok zahartzaroan daudela ere jakin izan da, eta hori Bizkaiko itsasoko zetazeoak adin nagusira ondo iristen direlako seinale positiboa izan liteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ R., Martin, Anthony. (1990). Whales and dolphins. Salamander Books ISBN 086101488X. PMC 22171840. (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ a b «Teknopolis: Zetazeo bat hondartzara iristen denean» teknopolis.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ Berria.eus. «Ezin izan dute onik atera» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondartze (itsasontziena).