Willem van Aelst
Willem van Aelst | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Delft, 1627ko maiatza |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Amsterdam, 1683ko maiatza (55/56 urte) |
Irakaslea(k) | Evert van Alest |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, botanika ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Delft Frantzia Paris Florentzia eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Bentvueghels |
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | izadi hila lore-pintura |
Willem van Aelst (1627ko maiatzaren 16a – 1683)[1] Holandako Urre Aroko artista, izadi hilak margolanetan espezializatua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van Aelst Delft hirian jaio zen, magistratu ospetsu baten familia batean. Osaba Evert van Alest izadi hilen margolariak irakatsi zion margotzen. 1643 urteko azaroak 9an Delfteko Saint Lukeko taldean maisu sartu zen.
1645 eta 1649 urteen bitartean Frantzian bizi izan zen.
1649 urtean Florentziara joan zen eta bertan Toscanako Ferdinando II de' Mediciren gorteko margolaria izan zen. Han Guillielmo d'Olanda izenez ezaguna izan zen. Garai hartan Ferninandok beste bi alemaniar margolari ere lanean zituen, hots, Matthias Withoos eta Otto Marseus van Schrieck, azken honek Van Aelsten margolanen eragina izango zuen.
Ferdinandok urrezko domina eman zion Van Aelsti, bere gaitasunen adierazgarri gisa.[2]
1656 urtean Herbeheretara itzuli eta behin betiko Amsterdamen bizi izan zen. Garai hartako izadi hilen margolari ospetsuenetakoa zenez, egoera horrek Prinsengracht-en bizitzea ahalbideratu zion. Antza 1683 urtean edo ostean Amsterdamen hil egin zen, izan ere, bere azken margolana garai horretakoa izan baitzen.
Hainbat ikasle izan zituen, horien artean, Rachel Ruysch, Maria van Oosterwijck eta Ernst Stuven.[1]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van Aelsten margolanak hainbat erakunde publikoetan daude, besteak beste Erresuma Batuetako hamairu bildumatan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Aelst, Willem van[Betiko hautsitako esteka] at RKD Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "RKD" defined multiple times with different content - ↑ Gould, John (1838).
- ↑ Pinturak Willem van Aelst at Art UK gune