Władysław Anders
Władysław Albert Anders (Krośniewice-Błonie, Errusiar Inperioa, 1892ko abuztuaren 11 – Londres, 1970eko maiatzaren 12a) poloniar militar eta politikaria izan zen.
Errusiar armadako ofiziala izan zen eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. 1918an Poloniako armadan sartu zen bere herrialdearen independentziaren ondoren, eta Polonia-Sobietar Batasuna Gerran parte hartu zuen. 1926an Józef Piłsudskiren estatu-kolpearen aurka agertu zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarren aurka borrokatu zen Poloniaren inbasioaren ondoren, eta sobietarrek atxilotu eta torturatu zuten. Barbarossa operazioaren ondoren, sobietarrek askatu egin zuten eta Poloniako armada bat eratzeko agindu zioten, Armada Gorriarekin batera borrokatzeko. 1942an bere armada Palestinara ebakuatu zuten britainiarrekin batera borrokatzeko. Italiako kanpainan borrokatu zuten eta Monte Cassino harrapatu zuten. Linea Gotikoan eta udaberri amaierako erasoaldian ere borrokatu ziren.
Gerra amaitu ondoren, Londresen egon zen eta Erbesteko Gobernu Poloniarreko kide nabarmena izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Andersen hilobia Monte Cassinoko hilerri militar poloniarrean
-
Montecassinoko hilerri militar poloniarra
-
Monte Cassino guduaren monumentua Varsovian