Edukira joan

Vitoxa

Koordenatuak: 42°34′N 23°17′E / 42.57°N 23.28°E / 42.57; 23.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitoxa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCherni Vrah (en) Itzuli
Garaiera2.292 m
Prominentzia1.275 m
Motamendi
Luzera19 km
Zabalera17 km
Azalera311,28 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°34′N 23°17′E / 42.57°N 23.28°E / 42.57; 23.28
Herrialdea Bulgaria
Bulgariako oblastSofia-hiria probintzia
Lehen igoera1895eko abuztuak 27an, Aleko Konstantinov

Vitoxa (zirilikoz Витоша) Bulgariako hiriburua den Sofiatik kanpoaldera dagoen mendilerro bat da. Vitoxa, Sofiaren ikurretako bat da, eta txangoak, alpinismoa eta eskia egiteko hurbilen dagoen tokia. Autobus eta tranbia erosoak eta teleferikoak daude, mendia, erraza eta irisgarria egiten dutena. Vitoxak, kupula handi baten forma du. Mendiaren lurraldeak, Vitoxa parke naturala hartzen du, Balkanetako penintsulako lehen parkea dena eta tokirik ezagun eta bisitatuenak inguratzen dituena. Mendiaren magalean, hiriko auzoetako batzuk daude: Simeonovo, Dragalevtsi, Boyana eta Knyajevo, non iturburu mineral bat dagoen. Vitoxa Bulgariako mendirik bisitatuena da.

Mendia, sumendi aktibitatearen ondorioz sortu zen, eta kupula handi baten profila du. Vitoxarentzat, ez dira bereizgarriak haranak bezalako erliebe forma sakonak. Hori, mendi nahiko gazte bat izatearen ondorio da. Vitoxaren ikur, "harrizko ibaiak" dira, morrena bezala ezagutzen direnak baina halakorik ez direnak. Ur arruntak lisaturiko eta biribildutako harri bloke multzoketa erakusten dute. Harrizko ibaiak, toki turistiko nagusi bat dira mendi honetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]