Uta Abe
Uta Abe | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kobe, 2000ko uztailaren 14a (24 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Nippon Sport Science University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,58 metro |
Uta Abe (japonieraz: 阿部 詩 Abe Uta , Kobe, 2000ko uztailaren 14a) judoka japoniarra da.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen ≤52 kg kategorian, Amandine Buchard frantziarra (zilarrezkoa) eta Odette Giuffrida italiarra eta Chelsie Giles britainiarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen taldekako proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio | ≤52 kg, emakumezkoa[2] | |
2020 | Tokio | Mistoa taldeka, [3] | |
2024 | Paris | Talde mistoa | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Baku | ≤52 kg | |
2019 | Tokio | ≤52 kg | |
2022 | Taxkent | ≤52 kg | |
2023 | Doha | ≤52 kg |
Gainerako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Judo Txapelketan bi domina irabazi zituen 2018an eta 2019an[4].
Hifumi Abe munduko judo txapeldunaren arreba da Uta Abe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Olympedia – Uta Abe» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ "Judoa, ≤52 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Judoa, mistoa taldeka, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «JudoInside - Uta Abe Judoka» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).