Edukira joan

Unst

Koordenatuak: 60°45′N 0°53′W / 60.75°N 0.89°W / 60.75; -0.89
Wikipedia, Entziklopedia askea
Unst
Bertako izenaUnst
Ǫmstr
Geografia
KokapenaEskoziako ipar-ekialdean.
UhartediaShetlandak
Azalera120.68 km²
Punturik garaienaSaxa Vord
Politika
Herrialdea
Shetlandak, Eskozia
Erresuma Batua
Gizartea
Biztanleria632 biz. (2013)
Talde etnikoakEskoziarrak.


Unst uhartea Shetlandak uhartediko hirugarren uhartea da eta Eskoziako iparraldeen dagoena. 2013ko erroldaren arabera 632 biztanle ditu eta herrixka handiena Baltasound da.

Izenaren etimologia ezezaguna da.

Yell uhartetik ipar ekialdean kokaturik dago, Norvegiako mendebaldeko kostaldetik 300 km-tara.

Vikingoen aztarnak iritsi dira gaur egun arte, Haroldswicken egonda itsasontzi baten hondarrak. Bestela, XII. mendea baino lehenagoko kapera kristauak zutik daude oraindik uhartean: St Olaf's Chapel, Lund eta Our Lady's Kirk Framgord-en (Sandwick), hego-ekialdeko kostaldean. Norse estiloko hilarriak daude Lund eta Framgord-en, gurutzedunak.

James Hepburn sheriffak 1567an borrokatu zuen bere etsaien aurka, ondoren Norvegiara alde egin zuelarik. Laurence Bruce hurrengo sheriffak Muness gaztelua eraiki zuen 1598an. Robert Louis Stevenson idazlearen aita eta osaba izan ziren Muckle Flugga-ko itsasargiaren ingeniari nagusiak, ipar-mendebaldeko kostaldean. Stevensonek Unst bisitatu zuen, eta esaten dutenez bertan "Altxorraren Uhartea" bere liburu famatua idazteko inspiratu zen.

1950eko hamarkadan Erving Goffman soziologo kanadarrak ikerketa etnografikoa egin zuen uhartean bere dokotre tesirako.

2007ko urtarrilaren 7an lurrikara batek uhartea jo zuen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]