Mainland (Shetlandak)
Mainland uhartea (Shetlandak) | |
---|---|
Bertako izena | Mainland Mòr-thìr Megenland |
Geografia | |
Kokapena | Eskoziako ipar-ekialdean. |
Uhartedia | Shetlandak |
Azalera | 968,79 km² |
Punturik garaiena | Ronas Hill |
Politika | |
Herrialdea | Shetlandak, Eskozia Erresuma Batua |
Gizartea | |
Biztanleria | 18.765 biz. (2013) |
Talde etnikoak | Eskoziarrak. |
Mainland uhartea (ingelesez: Mainland, Eskoziako gaeleraz: Mòr-thìr, antzinako eskandinavieraz: Megenland, Hrossey) Shetlandak uhartediko uharte handiena da, eta Eskoziako hirugarrena. 2013ko erroldaren arabera 18.765 biztanle ditu (Eskoziako uharteetan bigarrena) eta uhartediko hiriburua den Lerwick bertan dago.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegiarrek Megenland (gerora Mainland bihurtu dena) izena ezarri zioten, "lurralde nagusia" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea lau eremutan bereizi ohi da:
- Hegoaldea: Lerwick hiriburua eta handik hegoaldera luzatzen den penintsula hartzen du. Eremu idorrak eta nekazal eremuak nahasturik ditu. Eremu arkeologiko ugari daude bertan.
- Erdialdea: Nekazal eremu zabalagoa eta basoak ere baditu.
- Mendebaldea
- Iparraldea: Northmavine penintsula hartzen du. Eremu idorra da eta kostaldean itsaslabarrak ditu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Lerwick, 82 m., 1981-2010, muturrekoak 1922-) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.7 | 11.7 | 13.3 | 16.1 | 20.7 | 23.3 | 23.4 | 21.5 | 19.4 | 17.2 | 13.9 | 12.2 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.9 | 5.5 | 6.4 | 8.1 | 10.4 | 12.4 | 14.3 | 14.5 | 12.8 | 10.2 | 7.8 | 6.3 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.9 | 3.5 | 4.2 | 5.8 | 7.9 | 10.1 | 12.1 | 12.4 | 10.8 | 8.3 | 5.9 | 4.3 | 7.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.8 | 1.5 | 2.0 | 3.5 | 5.4 | 7.7 | 9.9 | 10.2 | 8.7 | 6.4 | 3.9 | 2.2 | 5.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −8.9 | −7.3 | −8.3 | −5.7 | −2.8 | -0.6 | 3.3 | 1.7 | -0.6 | -3.3 | −5.7 | −8.3 | −8.9 |
Euria (mm) | 142.6 | 120.8 | 124.6 | 70.4 | 53.4 | 58.2 | 66.8 | 83.7 | 106.3 | 141.5 | 146.0 | 142.6 | 1256.8 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 21.6 | 18.5 | 19.9 | 14.1 | 10.8 | 11.0 | 12.1 | 12.9 | 16.7 | 20.8 | 21.4 | 21.8 | 201.6 |
Eguzki orduak | 27.2 | 55.2 | 94.1 | 131.8 | 181.0 | 146.2 | 124.4 | 127.9 | 101.3 | 68.8 | 33.8 | 18.1 | 1109.8 |
Iturria (1): MetOffice,[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Shetland Govt,[2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketa arkeologikoek erakutsi dute K.a. 1000. urtean jadanik populatua bazela uharte hau. Burdin Aroko hainbat gotorleku (broch) aurkitu dira, bereziki hegoaldean. VIII. eta XIX. mendeetan bikingoek kolonizatu zuten eta XV. mendean eskoziarren esku gelditu zen.
Hurrengo mendeetan itsasbideetako toki estrategikoa bilakatu zen eta arrantzak ere jarduera ekonomikoa nabarmen sustatu zuen. Horretarako gotorleku berriak eraiki ziren.
1970eko hamarkadan petrolio erreserba handiak aurkitu ziren uretan eta honek garrantzia estrategikoa handiagotu du.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ronas Hill mendia (450 m).
-
Iparraldeko itsaslabarrak.
-
North Roeko hezeguneak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) UKMO. Lerwick 1981–2010 averages. .
- ↑ (Ingelesez) shetland.gov.uk. Climatological Information for Lerwick, United Kingdom. .