Unitarismo
Unitarismoa[1] kristautasun protestantearen sektore baten korronte teologikoa da, Jainko pertsonalista batean sinesten duena eta Jesukristo Jainko bera ez dela defendatzen duena. Unitarismoa hertsiki monoteista da eta entitate bakar batez osatutako Jainko bakarra dagoela- Jainko Aita edo Yahveh- uste du.
AEBetako eliza ebanjelikoen multzoekin lotzen dituzten arren unitaristek, sinesmenen aldetik oso urruti daude, eta aldi berean kontserbadurismoan baino, eliza inklusibo eta progresistatzat aurkezten dute euren burua sarritan[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unitarismoaren ideiak kristautasunaren lehen urteetan sortu ziren, bere defendatzaile nagusi Arrio izanagatik kristautasun katolikoak heresia arrianoa edo arrianismoa deitua.
Hirutasun Santuaren arbuio historikoarekin lotzen dute unitaristek beren tradizioa. Arianismoaren ezaugarri hura, Nizeako kontzilioan eta Kredoan Teodosio I.arekin guztiz debekatua geratu zen elizaren korronte nagusietatik, eta mendeetan ezkutatuta egon zela esan daiteke, ez bada ezabatua.
Baina unitarismo modernoa erreforma protestantearekin garatu zen. Unitarista batzuen ustez Luterok berak Hirutasunarekiko zalantzak adierazi zituen fase goiztiar batean[3]. Dena dela, arianismoaren kondenara igaro zen Lutero azkar, eta Mahoma bera Arioren fedearen defendatzailetzat jo zuen. Guztiarekin Luteroren hurbileko zenbait predikatzaile hala nola Martin Cellarius (1499-1564), eta Hans Denck (1500-1527) unitarismoaren aurrekaritzat hartzen diren, haien idatzietako edukiagarik. Bestetik, Ludwig Haetzer anabaptista 1529an exekutatu zuten, eta hil ondoren trionitarismoaren kontrako idatziak aurkitu zitzaizkion. Miguel Servet tuterarra ere proto-unitaristatzat jo daiteke fase hartako pentsalarien artean[4].
Ideien zurrunbilo hartan unitarismoaren dotrina gorpuztu zuena praktikan Férenc David izan zen, Transilvanian, 1560ko hamarkadatik aurrera nagusiki. Hala ere, bere maisu doktrinarioa ere izan zuen, Giorgio Biandrata edo Blandata erlijioso italiarra, zeinak Kalbinorekin polemikak izan zituen trinitarismoaren inguruan, eta ihes egin behar izan zuen Kalbinisten kontrolpetik, Transilvanian ezarriz[5]. Aurrerago Biandrata eta David ikuspegi kontrakoen defendatzaile ere bihurtu ziren.
Transilvaniako fokoaren ondoren, beste batzuk piztu ziren Europan zehar.
Polonian, unitarismoa mende batez loratu zen Eliza Eraberritu Txikiaren baruan, 1660ko jazarpenak bere jarraitzaileak erbestera behartu zituen arte. Mugimendu poloniarrean funtsezko figura Fausto Socino italiarra izan zen eta bere mugimenduari sozinianismo deitu zioten[4].
Ingalaterran 1600 inguruan unitario isolatu batzuk bizi izan ziren- bitartean John Biddle nabarmendu zen- eta gero, XVIII. mendean, hazi ziren. Edonola ere, beti Ingalaterrako Elizak disidentetzat hartu zituzten.
XVIII. mendearen azken laurdenean, Theophilus Lindseyk Londresen sortutako Essexeko Eliza zuzendu zuen. Joseph Priestley zientzialari garrantzitsua bere fededunen artean zegoen. Estatu Batuetan, William Ellery Channingek ere antzeko ideiak zituen kongregazio eragingarri bat osatu zuen Bostonen. Orduko hiria ia Amerikako unitarismoaren hiriburua izatera iritsi zen; eta 1825ean Atlantikoaren bi aldeetan kongregazio unitarioak konfesio independente gisa antolatu ziren.[6]
AEBetan unitarismoak garapen doktrinala eta antolakuntzakoa izan zuen, fase desberdinak biziz, eta 21. mendera iritsi den unitarismoaren funtsa osatuz. Ikuspegi liberal eta progesisten gailentzea, eta emakumezkoen parte-hartze nabariagoa elizan, jada 19. mendean unitarismo estatubatuarrean ikusi ziren korronteak izan ziren[7].
Geroago, 1995 aldean, unitarismo historikoa unitarismo unibertsalistaren elizarekin elkartu zen, eta Unitarioen eta Unibertsalisten Nazioarteko Kontseilua (ICUU) eratu zuten, munduko Eliza eta elkarte unitario eta unibertsalistak koordinatzeko.[8]
Beste eliza batzuekiko harremana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza katoliko eta ortodoxoak, bere doktrina Nizeako I. kontzilioan heresiagatik kondenatu zuten Arriorena bezalakoa delakoan, Jesusen jainkotasunean ez sinesteagatik, unitarismoa arbuiatzen dute.
Eliza protestanteak (ebanjelikoak) hasieratik arbuiatu zuen mugimendua; izan ere, nizeatar beste elizek Nizeako kontzilioa onartzen duten bezala, eliza askok uko egin diote unitarioak protestantetzat aitortzeari, inoiz ez baitziren protestante-elizarekin bat egin (nahiz eta antzeko ohiturak izan). 2006ko martxoaren 1ean, Ingalaterrako Chesterko katedraleko apezpiku ebanjelikoak erabat baztertu zuen eliza horiek katedralaren barruan hartzea, bere ustez heretikoak baitziren.[9][10]
Unitarista ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Quincy Adams - AEBetako presidentea[11]
- Louisa May Alcott - haur literaturako idazlea
- P. T. Barnum - zirkoko enpresaria
- José María Blanco White espainiar idazlea, katoliko eta anglikano izan ondoren, azkenean unitarismora bihurtua[12].
- Béla Bartók - musikaria, konposagilea.
- Dorothea Dix - erreformatzailea, ekintzailea.
- Ralph Waldo Emerson - idazlea eta filosofoa.
- Elizabeth Gaskell - idazlea
- Edvard Grieg - musikaria, konposagilea.
- Sylvia Plath - poeta
- Mary Wollstonecraft - feminista
- Christopher Reeve - akrtorea
- Tim Berners-Lee - WWW-aren sortzailea.
- Pete Seeger - nusikaria.
- Linus Pauling - kimikaria[13]
- Beatrix Potter - haur literaturako idazlea
- Kurt Vonnegut - zientzia fikziozko idazlea
- Mary Augusta Ward - idazlea
- Frank Lloyd Wright - arkitektoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑ «En una iglesia “inclusiva radical” y “no cristiana” | Estados Unidos | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ (Thailandieraz) hmong.wiki. «Historia del unitarismo ContenidoyAntecedentes históricos [ editar »] hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ a b «Unitarios» Iglesia Evangélica Pueblo Nuevo (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Ferenc Dávid | Unitarian preacher | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ Wilbur, Earl Morse. (1925). Our unitarian heritage. .
- ↑ «Unitarianism In America» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ Marcos Andréu, Jaume de. El Unitarismo: fuentes históricas y realidad actual. .
- ↑ (Ingelesez) «What Would Jesus Do About Unitarian Heresy?» the revealer 2006-3-1.
- ↑ (Gaztelaniaz) Arieu, Paulo. Las doctrinas unitarias herejes, visión protestante-evangelica. .
- ↑ (Ingelesez) «BBC - Religions - Unitarianism: Famous Unitarians» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Blanco White: el sevillano que fue sacerdote y enemigo de la Iglesia Católica» Sevilla Secreta 2016-07-18 (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Handout 1: Famous Unitarians, Universalists, and Unitarian Universalists | Building Bridges | Tapestry of Faith | UUA.org» www.uua.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).