Edukira joan

Toxicodendron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toxicodendron
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaAnacardiaceae
SubfamiliaAnacardioideae
Generoa Toxicodendron
Miller, 1754

Toxicodendron zuhaitza Anacardiaceae familiakoa edo Sumac Familiako zuhaitza da, zurezko zuhaixka eta landare igokariren generokoa. Genero bereko kide guztiek urushiol izeneko olioa sortzen dute, larruazalerako narritagarria eta erreakzio alergiko larriak sor ditzakeena; horregatik, izen zientifikoaren esanahia "zuhaitz pozoitsua" da. Lehenago, genero horretako kideak Rhus generoaren barruan sartzen ziren.


Aldizkako hosto konposatu pinatuak eta drupa-fruitu zurixkak edo grisaxkak ditu. Kiderik ezagunena Toxicodendron radicans da, Rhus toxicodendron (huntz pozoiduna) ere deitua eta Ipar Amerikako ekialdean nonahi aurki Landare genero horren fenotipoa oso aldagarria da. Hostoak leunak, zerradunak edo gingildunak izan daitezke, eta hosto-ertzaren hiru motak landare-oin berean ager daitezke. Landareak igokari edo zuhaixka modura hazten dira, edo laka-zuhaitzaren (lacquer) eta zumake pozoidunaren kasuan, zuhaitzak bezala. Bitartean, boli pozoidunaren eta haritz pozoidunaren hostoek, eskuarki, hiru foliolo dituzte; batzuetan, bost; inoiz, zazpi ere eduki ditzakete. Sumac Pozoidunaren hostoak 7tik 13 bitarteko folioloak dituzte, eta Lacquer zuhaitzak 7tik 19 bitartean.

Izen arrunta lotuta ez dagoen beste espeziekin duen antzekotasunetik eta urushiolen aurkako erantzun alergenikotik datorkio. Haritz pozoiduna ez da haritza (Quercus, Fagaceae familia), baina izen arrunt hori haritzarekin (Quercus alba) duen antzekotasunetik datorkio; bitartean, huntz pozoiduna ez da Huntza (Araliaceae familia), baina azaleko antzekotasuna dute. Biak ala biak, haritz pozoiduna zein huntz pozoiduna, sumac familiakoak dira (Rhus familia, Anacardiaceae). Teknikoki, landareak ez dute pozoirik; dutena da alergeniko indartsu bat.

Japoniako eta Txinako zenbait espezien fruituak —Toxicodendron vernicifluum (lacquer zuhaitza) eta T. succedaneum (argizariaren zuhaitza)— argizari japoniarra egiteko erabiltzen dira.

Saiheste, trataera eta segurtasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxicodendron-i buruzko alergia eta legenen berariazko trataera eta prebentziorako, ikus Urushiol-ez izandako ukitze dermatitisa, Urushiol eta Dermatitisa

Toxicodendron espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaleko Haritz pozoiduna, Toxicodendron diversilobum edo Rhus diversiloba, Ipar Amerikako Itsaso Barearen itsasaldean aurki daiteke, Kanada hegoaldetik Behe Kaliforniaraino. Oso arrunta da eskualde horietan, generoaren espezie hori nagusituz baitoa. Oso aldagarria landa eremu ireki-eguzkitsutan, zuhaixka trinko bat bezala hazten da, eta eremu-ospeletan, igokari bezala. Huntz pozoiduna bezala errizomaz edota haziez ugaltzen da. Hostoak hiru foliolotan banaturik daude, 3,5etik 10 cm-ra bitarteko luzerakoak, hertz zizelkatu, leun edo gingilatuekin. Kaliforniarrek, ezagutzeko, erritmo honetaz ikasten dute: «hiru hosto badu, kontuz ikusten baduzu». Hostoak gorriak, horiak edo berdeak izan daitezke, edo kolore horien konbinazioa, zenbait eragileren arabera, nola hala urtearen garaiarena.

Huntz pozoidun asiarra, ekialdeko Toxicodendron edo ekialdeko Rhus, huntz pozoidun amerikarraren oso antzekoa da, eta Asiako ekialdean aurkitzen da. (Hain da antzekoa ezen zenbait idatzik amerikarraren aldaera bezala hartzen dutela).

Lacquer zuhaitza edo zuhaitz lakatu txinatarra, Toxicodendron potaninii edo Rhus potaninii, Txina erdialdekoa da eta T. vernicifluum antzekoa, baina, eskuarki, hosto bakoitzeko foliolo gutxiagorekin. 20 m-ko garaiera baino handiagoak egiten dira, eta T. vernicifluum bezala, laka egiteko erabiltzen da.Hostoek 7 eta 9 arteko folioloak dituzte.

Mexikoko Guan-a[1], zumake pozoiduna[1] edo huntz pozoiduna, Toxicodendron'' ''radicans edo Rhus radicans, oso arrunta da Ipar Amerikako zenbait eremutan. AEBko estatu guztietan hazten da, Alaska, Hawai, Kalifornia eta Nebraska izan ezik, baina haritz pozoiduna baino askoz gutxiago ematen da Ipar Amerikako mendebaldean. Erdialdeko Amerikan ere hazten da. Igokari edo zuhaixka baten antza du, eta, bai sustraien, bai hazien bitartez ugaritzen dira. Itxura aldatzen da. Hostoak, aldizkako ereduan antolaturik, 2 eta 5 cm arteko luzera dute, eskuarki hiruko taldetan, puntudunak eta hertz leunekoak, koskadun edo gingilatuak, baina inoiz ez zerradunak. Hostoak distiratsu edo mateak izan daitezke, eta kolorea sasoiarekin aldatzen da. Igokarien artean, zuzenak kiribilduak baino gutxiago hazten dira, eta 8 eta 10 m garaiera har ditzakete. Batzuetan, landareak erabat biltzen du egitura-euskarria, eta igokariak gehiago zabaltzen dira, «zuhaitzaren» antza hartuz.

Generoa Philip Miller-ek deskribatu zuen, eta The Gardeners Dictionary-n publikatu ...laburtuta...laugarren argitaraldia 3. liburukia 1754[2][3]

Espezie tipoa: Toxicodendron pubescens da Mill.

Toxicodendron, izen generikoa da, zeina Greziako τοξικός (toxikos) «pozoi» eta δένδρον (dendron) «zuhaitz» hitzetatik eratortzen den.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Colmeiro, Miguel: «Diccionario de los diversos nombres vulgares de muchas plantas usuales ó notables del antiguo y nuevo mundo», Madrid, 1871.
  2. «Tropicos | Name - Toxicodendron Mill.» legacy.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. (Gaztelaniaz) Jardín botánico de Misuri. 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. Gledhill, D.. (2008). The Names of Plants. (4.. argitaraldia) Cambridge University Press, 382 or. ISBN 978-0-521-86645-3..
  1. Idárraga-Piedrahíta, A., R. D. C. Ortiz, R. Callejas Posada & M. Merello. (eds.) 2011. Fl. Antioquia: Cat. 2: 9–939. Universidad de Antioquia, Medellín.
  2. Stevens, W. D., C. Ulloa Ulloa, A. Pool & O. M. Montiel Jarquín. 2001. Flora de Nicaragua. Monogr. Syst. Bot. Missouri Bot. Gard. 85: i–xlii,

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]