Edukira joan

Tiumen

Koordenatuak: 57°09′N 65°32′E / 57.15°N 65.53°E / 57.15; 65.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiumen
Тюмень
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tiumen oblasta
Hiri okrugaTyumen Urban Okrug
AlkateaMikhail Afanasyev (en) Itzuli
Izen ofizialaТюмень
Jatorrizko izenaТюмень
Posta kodea625000
Geografia
Koordenatuak57°09′N 65°32′E / 57.15°N 65.53°E / 57.15; 65.53
Map
Azalera235 km²
Altuera102
Demografia
Biztanleria861.100 (2024ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea1.233 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1586
Telefono aurrizkia3452
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakKaunas, Celle, Houston, Brest eta Daqing
Hizkuntza ofizialaerrusiera
http://www.tyumen-city.ru/

Tiumen[1] (errusieraz: Тюменьtranslit.: Tiuméñ) Errusiako hiria da, Tiumen oblasteko hiriburua. Mendebaldeko Siberiako ordokiaren hegoaldean dago, Tobolera isurtzen den Tura ibaiaren ertzean[2], Moskutik 1.725 km ekialdera. 2010ean 581.907 biztanle zituen[3].

Siberiako errusiar hiri zaharrena da. Izan ere, 1586. urtean sortu zuten, errusiarren hedapena indartzeko, XIV. mendean eraikitako tatariar herri baten gainean. Siberiako kolonizaziorako abiapuntu nagusia izan zen luzaroan[4]. 1782. urtean hiri izaera eman zioten.

Ibai portua da eta bertatik igarotzen da Transiberiarra[5]. Nazioarteko aireportua dago, baita eskualderakoa ere. Izan ere, petrolio- eta gas-ekoizpen handia dago Tiumenen; horregatik hiria Errusiako gunerik garrantzitsuenetarikoa da, ekoizpenez eta garraioz oso estrategikoa delako, baita industriari, politikari eta kulturari dagokionez ere. Besteak beste, 2009. urtean hirurogei banketxek egoitzak zituzten Tiumenen.

Tiumenen klima kontinental hezea dago: uda beroak eta hezeak dira, eta neguak oso hotzak eta luzeak. Eguraldia sarri aldatzen da. Urtarrileko batez besteko tenperatura −16,7 °C da; baina jaso duten hotzena 1951. urteko otsailekoa da, -50 °C. Uztaileko batez besteko tenperatura 18,6 °C-koa da, eta jaso duten beroena, 38 °C.

    Datu klimatikoak (Tiumen)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.6 7.0 17.1 30.7 34.9 36.2 37.5 37.4 31.2 24.1 12.8 6.7 37.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -10.7 -8.1 0.1 9.4 17.7 23.3 24.5 21.2 14.7 7.3 -3.5 -9.1 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -15.0 -13.3 -5.3 3.7 11.3 17.1 18.8 15.8 9.6 3.1 -7.0 -13.0 2.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -18.1 -10.4 -1.3 5.4 11.3 13.6 11.1 5.4 -0.4 -10.4 -16.9 -2.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -46.2 -43.7 -38.4 -29.5 -10.2 -1.9 0.7 -2.7 -8.6 -26.7 -41.0 -49.2 -49.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 15 17 23 45 55 89 60 57 38 34 27 485
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.4 0.2 2 9 16 17 17 19 19 13 4 0 117
Elur egunak (≥ 1 mm) 24 19 15 8 4 0.2 0 0 2 11 20 23 126
Eguzki orduak 67.1 122.0 181.2 231.4 280.7 301.4 304.7 233.1 161.9 101.4 68.4 51.1 2104.6
Hezetasuna (%) 80 76 70 62 58 65 72 77 77 77 80 80 73
Iturria (1): Pogoda.ru.net[6]
Iturria (2): Weatherbase (eguzki-orduak)[7]

XIX. mendean Transiberiarra Tiumen ingurura heldu zenean hiria nabarmen hazi zen, XX. mende hasieran 30.000 biztanle inguru zituela. Bigarren Mundu Gerraren ostean Erdialdeko Errusiako langileen etorrerarekin hiria are gehiago hazi zen, 150.000 biztanlera iritsiz.

1969. urtean Mendebaldeko Siberian petrolioa eta gasa aurkitu zutenean, hiria berriro langile etorkinez hazi zen, eta hamarkada horretan 250.000 biztanle izatera iritsi zen. Handik aurrera biztanleria egonkortu egin zen, eta 1985-1991ko krisialdia gorabehera, biztanleriak gora egin zuen: 1989. urtean 476.869 biztanle zeuden. Ekonomia-gune garrantzitsua denez, hiriak hazten jarraitu izan du: 581.907 biztanle zeuden 2010. urtean.

Tiumengo biztanle gehienak errusiarrak, ukrainarrak eta tatariarrak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]