Transiberiar Trenbidea
Transiberiar Trenbidea | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1903 |
Jabea | Russian Railways (en) |
Kudeatzailea | Russian Railways |
Dimentsioak | 9.288 () km |
Trenbidea | |
Bide-zabalera | 1520 mm track gauge (en) |
Abiadura-muga | 140 km/h |
Elektrifikazioa | 25 kV, 50 Hz AC railway electrification (en) 3000 V DC railway electrification (en) |
Transiberiar Trenbidea[1] (errusieraz: Транссибирская магистраль, Транссиб), Errusia mendebaldetik ekialdera Siberia eskualdea zeharkatzen duen trenbidea da. XIX. mendearen amaieran hasi zen eraikitzen eta 1904ko uztailaren 21ean inauguratu zen, 13 urteko lanen ostean.
Trenbideak 9.288 km-ko luzera du eta Mosku eta Vladivostok (Ozeano Barea) hiriak lotzen ditu. Munduko tren-zerbitzurik luzeena da eta 7 egun behar dira hasieratik amaierara egiteko.
Trenbide horren beste 3 adar ere aipatu behar dira: Transmantxuriarra (zati batean Transiberiarrarekin egiten du bat, Tarskaya hiriraino, eta handik aurrera Txinara bideratzen da, Pekinera heldu arte), Transmongoliarra (Ulan Batorrera doan adarra) eta Baikal-Amur linea (iparrerantz doana, Sovetskaya Gavan ingurura).
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbideak 9.288 kilometro luze dauzka, Mosku hirian hasi eta Vladivostok hirian amaitzen da.
- Mosku (0 km): Trenak Moskuko Yaroslavsky geltokitik ateratzen dira.
- Nizhni Novgorod (442 km)
- Perm (1436 km)
- Jekaterinburg (1816 km)
- Omsk (2712 km)
- Novosibirsk (3335 km)
- Krasnoyarsk (4098 km)
- Irkutsk (5185 km)
- Ulan-Ude (5642 km)
- Transmongoliar trenbidearen lotunea (5655 km)
- Txita (6199 km)
- Transmantxuriar trenbidearen lotunea Tarskaya (6312 km).
- Khabarovsk (8521 km)
- Vladivostok (9288 km)