The Conversation
The Conversation (euskaraz Solasaldia) 1974ko Francis Ford Coppola estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Gene Hackman, John Cazale, Allen Garfield, Michael Higgins, Cindy Williams, Frederic Forrest, Harrison Ford eta Robert Duvall aktoreek antzeztu zuten.
Film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen, nahiz eta azkenean urte hartako sari horiek Francis Ford Coppolaren beste filma batek irabazi izan, The Godfather, Part II. Lau Urrezko Globo Sarien eta lau BAFTA Sarien izendapenak ere jaso zituen, Muntatze onena eta Jatorrizko Soinu Banda Onenaren BAFTA Sariak irabaziz.
1974ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harry Caul (Gene Hackman) sona handiko detektibea da, zainketa eta segurtasun sistemei dagokionez duen eskarmeentua dela eta, bere lankide guztien goraipamen eta begirune osoa du. Egun batez, aberats batek (Robert Duvall) bere emazte gaztea Ann (Cindy Williams) ikertzeko kontratatuko du, bere lankideetako batekin (Frederic Forrest) maitasun harremana baidu, horretarako bien arteko telefono solasaldiak zelatatu beharko ditu. Stan (John Cazale) lankidearekin batera bikotearen solasaldiak zelatatzen hastean bere kategoriako aditu batentzat lehen bistadizoan azalpenik gabekoa da, bikotearen solasaldiak ez baidio beste munduko interesik pizten. Halere, Harryk bere betebeharra amaitutzat eman behar duen unean, haien maitale solasaldi arrunt hura eta kasu bearen atzetik zeozer arraroa badagoela jabetuko da, bere bezero aberatsa berarekin zuzenean mintzatu beharrean, betieere bitarteekarien bidez egiten baidu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Hackman: Harry Caul
- John Cazale: Stan
- Allen Garfield: William P. 'Bernie' Moran
- Frederic Forrest: Mark
- Cindy Williams: Ann
- Michael Higgins: Paul
- Elizabeth MacRae: Meredith
- Teri Garr: Amy Fredericks
- Harrison Ford: Martin Stett
- Mark Wheeler: harreragilea
- Robert Shields: mimoa
- Phoebe Alexander: Lurleen
- Robert Duvall: M.C., Zuzendaria (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Conversation filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1974ko filmak
- Francis Ford Coppolak zuzendutako filmak
- Francis Ford Coppolak idatzitako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Robert Duvallek antzeztutako filmak
- Cindy Williamsek antzeztutako filmak
- John Cazalek antzeztutako filmak
- Frederic Forrestek antzeztutako filmak
- Allen Garfieldek antzeztutako filmak
- Michael Higginsek antzeztutako filmak
- Teri Garrrek antzeztutako filmak
- Gian-Carlo Coppolak antzeztutako filmak
- Ramon Bierik antzeztutako filmak
- Billy Dee Williamsek antzeztutako filmak
- Elizabeth MacRaek antzeztutako filmak
- Francis Ford Coppolak ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- American Zoetropek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thrillerrak
- Drama filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- BAFTA film saridunak