Edukira joan

Erantzukizun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erantzukizuna ekintzak, erabakiak eta horien ondorioak nork bere gain hartzea, haiek askeak direnean. Erantzulea, beraz, egiten duenaren aurrean erantzuten duena da. Erantzukizun mota bi daude:

  • Erantzukizun morala: nork bere buruari arauak ezartzen dizkio jokabidea bideratzeko. Pertsonak hiru baldintzak bete behar ditu ekintza baten erantzulea izateko:
  1. Askatasuna: Pertsona batek jokatzeko aukera bat baino gehiago izatea eta ez egotea beharturik aukera jakin bat hartzera.
  2. Gutxieneko gaitasuna izatea: Egindako zergatiak eta arrazoiak emateko gaitasuna izatea. Hori dela eta, adimen urriko zenbait pertsonak gutxieneko gaitasunik ez dute, eta ondorioz, ezin diegu erantzunik eskatu.
  3. Egindako edo ez egindako ekintzen ondorioak onartzea.
  • Erantzukizun legala: legez ezartzen denean jokabidearen onarpena edo gaitzespena; gaitzespenaren kasuan zigorrak ezartzen dira ( isunak , kartzela ...)

Erantzukizunaren erronka berriak

Gaur egun, hedabideei esker informazioa eskuragarria dugu, kontsumo ohiturak aldatu dira, lehenengo lantegiak desagertu eta horien ordez multinazionalak ditugu, aisialdia aprobetxatzeko ohiturak desberdinak dira... Jakiteko zer exijitu behar zaigun edo digun bi galderei erantzukizun behar diegu:

1. Noren aurrean erantzun behar dut?

Sistema ekonomiko globalizatu honetan gaurko ekintzek eragiten dute gugatik oso urrun dauden pertsonengan eta gure artean oraindik bizi diren pertsonengan. Beraz, gertatzen ari denaren eta gertatuko denaren arduradunak gara. Era berean, mehatxua ez dator teknologiaren balizko erabilpen txarretik bakarrik (mehatxu nuklearra), baizik eta egunero eta onartutako teknologiaren erabilpenetik. Eta hori ez da kezkagarriena horren kontra lan egitea zailena baita gure bizimoduan erabat erroturik dagoelako.

2. Zeren erantzuleak gara?

Gaur egun sarritan esaten da egoera hobetzeko gizabanako gisa egin ahal dudana oso gutxi dela, eta horren ondorioz, txarrerako ere gizabanako bakoitzak egiten duenak eragin txiki duela. Gizabanakoaren ikuspuntu horretatik erantzukizuna arintzen da: gure eragina hain da txikia ezen guztiok baikara errugabeak. Hala ere, nahi gabeko edo bilatu gabeko ondorioak ere gure erantzukizunak dira.

Herritar arduratsua

Herritar ona ez da bere eskubideak betetzen eta errespetatzen dituena ondoko errealitateari begiratu barik. Herritar ona guztion interesen alde arduraz eta aktiboki jokatzen duena da. Saiatu behar dugu informazioa bilatzen, ondo dagoena argitan jartzek eta injustizia egoerak salatzeko. Horretarako, informazio iturriak aukeratu behar dira, eta ahots nagusien osagarriak bilatu: mundua ez da sinetsarazi nahi diguten bezain adiera bakarrekoa.

Kontsumitzaileen ardura

Kontsumitzaileak sistema ekonomikoan beharrezkoak garenez, uste dugun baino ahalmen handiagoa dugu. Marka edo enpresa batek duen mehatxurik handiena da beren produktuak kontsumitzeari uztea: horrela, gauzen egoera eraldatzeko ahalmena dugu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumo arduratsuen funtsezko oinarriak honako honetaz ohartu behar du: eguneroko erosketak egitean, gure esku dago bidegabekeriak indartzeak edo mundua berdinagoa eta bidezkoagoa egitea. Beraz, kontsumo arduratsuak azterketa etikoa eskatzen du. Lehenik, kontsumitzaileok aztertu behar dugu zein diren gure kontsumo ohiturak, zer den benetan beharrezkoa eta zer ez, eta hausnartu behar dugu gure zoriontasun ereduei buruz. Bigarrenik, kontsumo erabakien subjektuak geuk izateko publizitatearen sarean ez jausten saiatu behar dugu.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.