Edukira joan

Tepui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aingeru ur jauzia

Tepuia gailur zapala duen eta pareta pikoz inguraturik dagoen goi-ordoki markartsua da. Guyanako mendigunean agertzen dira, Venezuelako Gran Sabanan batez ere. Kuartzitaz, hareharriz eta arbelezko ohantze mehe batzuetaz osatuta dago. Era berean, formazio berezi horiek kopuru eta tamaina txikiagoetan aurki daitezke inguruko herrialdeekiko mugan, hala nola, Guyana Kolonbia eta Brasilekiko mugan. Mendi hauek planetako ageriko formaziorik zaharrenak dira; euren jatorria kanbriaraurretik dator. Amazonas ibaiaren iparraldeko mugaren eta Orinoko ibaiaren artean dago. Lurraren historian zehar, ordokia higatu egin zen, eta tepuiak sortu ziren. Bere izena mendia edo jainkoen bizilekua esan nahi du. Gaur egun, tepuyak Venezuelako legeek babesten dituzte Monumentu Natural bezala, eta soilik horietako gautxi batzuk igotzea baimentzen da. Tepuy hauen gailurren gainean ibaiak eta ur-jauzi erraldoiak jaiotzen dira, ezagunena Aingeru ur-jauzia delarik, munduko ur-jauzirik altuena.

Orokortasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazio horietako askok aparteko ezaugarriak dituzte, hala nola, ezohiko horma bertikalak eta tontor lauak.

Orografiari dagokionez, goi-lautada zabal batek osatzen du. Erliebe uhindua du, baina ertz malkartsuak ditu. El Doradotik Santa Elena de Uairénera doan errepidea 200 metroko altueratik 1.500 metrora igarotzen da 30 km baino gutxiagoan, La Escalera izeneko leku egoki batean, Ama Birjinaren Harriaren irudian ikus daitekeen bezala.

Bere sabana izaera ez da bere klimagrengatik, baizik eta lurzoruen eraketa harritsu eta hareatsuagatik, nahiz eta zenbait sakonunetan oihan-orbanak eta, batez ere, ibaien ondoko galeria-oihanak ikus daitezkeen. Guyanetan ohikoak diren goi-ordoki mota bat osatzen dute, Sabana Handian Tepuy Roraiman gorenera iristen direnak, itsas mailatik 2800 metrora.

Tepuy gehienak (%85 baino gehiago) Venezuelan daude. Adibidez, Roraima mendia, honela banatuta dagoena: % 85 Venezuelako lurraldean, % 10 Brasilen eta %5 Guyanan. Egoera bera gertatzen da Neblina gailurrarekin (Venezuela eta Brasilen artean banatuta dago). Kolonbo-venezuelar mugan badira batzuk, baina ez dira oso esanguratsuak eta horiei buruzko informazio gutxi dago.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heliamphora chimantensis

Goi-ordokien topea ia erabat isolatuta dago inguruko oihanetik. Alde batetik, altitudeak desberdintasun klimatiko handia eragiten du lautadarik baxuenekin alderatuta: klima hau, tipikoki, intertropikala da, tenperatura eta hezetasun altuekin; goiko lautada, berriz, are euritsuagoa izan daiteke, baina askoz ere freskoagoa.

Bestalde, hormen muturreko bertikaltasunak, erlaitz gaindiezinen presentziak eta harkaitzen hezetasunak dezente zailtzen du oinarriaren eta gailurraren arteko migrazioa, eta alderantziz. Faktore horien ondorioz, flora eta fauna endemikoak agertu dira.

Sabana Handiko tepuietan, landareen presentzia harkaitzaren arraildurak mugatzen dituzte; izan ere, leku horietan lurzoru hasiberriak pilatzen dira, eta horien garapena errazten dute. Heliámphora intsektuak erakartzen ditu beren hosto ikusgarriekin.

Espezie hau hain primitiboa denez, ez du digestio-entzimarik jariatzen (beste landare intsektujale batzuk bezala). Bakterioak erabiltzen ditu harrapakinak deskonposatzeko. Eltxo baten larbek aurrera egiten dute mantenugaiz betetako igerileku txiki honetan (lorearen barruan), eta gero hegan aterako dira intsektuentzako tranpa honetatik.[1]

Canaima parke nazionala

1994an, Canaima[2] parke nazionala Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, erliebe malkartsu bereziak eta mundu osoan bakarrak dituen erreserba naturala delako, tepuy-ak, milaka milioi urte dituzten goi-ordokietako espezieak, horma bertikalak eta ia tontor lauak dituztenak. Tepui ezagunenak Roraima mendia, parke osoko garaiena eta eskalatzeko errazena, eta Auyan-tepui mendia dira, bisitatuena, bertan baitago munduko ur-jauzirik altuena, Aingeru Jauzia.[3]

Tepui esanguratsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Autanatepui: Autanatepui 1300 m irteten da alboko oihanezko lurretatik. Bere azalean, 400 metroko sakonera duten zulo handiak ikusten dira.
  • Auyan-tepui: Goi-lautada horrek 700 km²-ko azalera du.
  • Kukenan-tepui: Bertakoek mendi sakratutzat jotzen dute.
  • Neblinatepui: tepui guztien artean altuena, Laino Tontorra bezala ere ezagutzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) barbozaelizabeth. (2002-07-23). «Zonas fitogeográficas de Venezuela» Monografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. «Parque Nacional Canaima - Fauna» web.archive.org 2008-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. «Venezuela Travel, Venezuela Destinies- Destinos en Venezuela» web.archive.org 2007-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]