Tennessee Williams
Thomas Lanier Williams III (Columbus, Mississippi, 1911ko martxoaren 26a – New York, 1983ko otsailaren 25a) antzerkigile estatubatuarra izan zen. Bi aldiz eraman zuen Pulitzer saria, 1948an Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) obragatik eta 1955an A Cat on Hot Tin Roof obragatik. Bi horiez gain, New Yorkeko Antzerki Kritikaren saria jaso zuten The Glass Menagerie (1945) eta The Night of the Iguana (1961) lanek. Bere antzerki lanetako asko film bihurtu izanak mundu-mailako ospea eman dio[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbusen jaio zen, Mississippi estatuan, amaren aldeko aitonaren etxean. 1918an, familia St. Louisera, Missouri, lekualdatu zen. 1930eko hamarkadaren hasieran, Williamsek Missouri-Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen. 1935ean, publiko aurrean antzeztu zen bere lehenbiziko lana idatzi zuen Memphisen.
New Orleansen, Louisina, bizi izan zen Williams denboraldi batez. Bertan idatzi zuen Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) 1947an.
New Orleansetik New Yorkera lekualdatu zen, eta hainbat lan egin zituen bertan. Estatu Batuak gerran sartu zenean, ezgai izendatu zuten bere psikiatria-espedientea, homosexualitatea, alkoholismoa eta bihotzeko eta nerbio-arazoak zirela eta.
1943an, Hollywoodera joan zen, Metro Goldwyn Mayer-ek kontratatua eleberri arrakastatsu baten zinemarako egokitzapena egiteko. The Glass Menagerie antzezlanean, ama eta arreba jarri zituen taula gainean. Obra 1945ean estreinatu zen New Yorken. Izan zuen arrakastak, goizetik gauera pertsonaia ospetsu bihurtu zuen Williams, 34 urterekin.
Bi urte geroago, arrakasta berretsi zuen Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) obrarekin[2]. Elia Kazanek eraman zuen pantaila handira, Marlon Brando eta Vivien Leigh aktoreek antzeztua. 1976an, Canneseko Zinemaldiko epaimahaiko presidentea izan zen.
1979an, St. Louiseko Famaren Pasealekuan gehitu zuten bere izena[3].
1983ko otsailaren 25ean, Williams hilik aurkitu zuten Elysée hoteleko suitean, New Yorken, 71 urte zituela. Auzitegiko medikuaren txostenak adierazi zuenez, ontzi baten tapoia kontrako eztarrira joan eta itota hil zen. St. Louiseko Calvary hilerrian lurperatu zuten, Missourin.
Idazlan aukeratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Glass Menagerie (1944)
- This Property is Condemned (1946)
- Stairs to the Roof (1947)
- A Streetcar Named Desire (1947)
- Summer and Smoke (1948)
- The Rose Tattoo (1951)
- Camino Real (1953)
- Hello from Bertha (1954)
- Lord Byron's Love Letter (1955)
- Cat On a Hot Tin Roof (1955)
- Baby Doll (1956)
- Orpheus Descending (1957)
- Suddenly, Last Summer (1958)
- Sweet Bird of Youth (1959)
- The Night of the Iguana (1961)
- The Milk Train Doesn't Stop Here Anymore (1963)
- The Red Devil Battery Sign (1975)
- Clothes for a Summer Hotel (1980)
- The Notebook of Trigorin (1980)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Roman Spring of Mrs. Stone (1950)
Istorio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hard Candy: a Book of Stories (1959)
Poemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Androgyne, Mon Amour: Poems (1977)
Euskaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) Alberdania / Elkar, 2005 (Literatura unibertsala bilduma 114). Itzultzailea: Xabier Paya[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «kritiken hemeroteka » Desioa tranbiaz datorrenekoa» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Lutz, Norma Jean. (2003). Tennessee Williams. Infobase Publishing ISBN 9780791061855. (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Theater Hall of Fame Enshrines 51 Artists; Great Things and Blank Walls. (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tennessee Williams |