Siriako Erresuma Arabiarra
Itxura
Siriako Erresuma Arabiarra
al-Mamlakah al-‘Arabīyah al-Sūriyya | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1920 – 1920 | |||||||||||
Monarkia konstituzionala | |||||||||||
| |||||||||||
Siriako Erresuma Arabiarraren mugak, berde argiz | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Damasko | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Siriar libera | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | arabiera | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Faisal I.aren koroatzea
Damaskoko setioa | 1920ko martxoaren 8a
1920ko uztailaren 24a | ||||||||||
|
Siriako Erresuma Arabiarra (arabieraz: المملكة العربية السورية, al-Mamlakah al-Sūriyya al-‘Arabīyah) historian sortu zen lehen arabiar estatu modernoa izan zen, baina lau hilabetez bakarrik iraun zuen, 1920ko martxoaren 8tik uztailaren 24ra. Bere existentzia laburrean Sharif Hussein bin Aliren semea zen Faisal bin Husseinek gidatu zuen herrialdea. Bere aldarrikapena Siria Handiaren gainean egiten zuen, baina berez oso lurralde mugatua zuen, batez ere Britainia Handia eta Frantziak ez zutelako ikusi nahi Siria Handia kontzeptuaren sorrera. Bi estatu hauek ez zuten onartu Faisal I.a errege gisa. Erresuma Frantziaren aurrean etsi zuen, 1920ko uztailaren 20an, Frantzia-Siria gerraren ostean.