Edukira joan

Sibir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sibir
Geografia
HiriburuaQashliq (en) Itzuli eta Chimgi-Tura (en) Itzuli
58°8′58″N 68°31′14″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemakhanate (en) Itzuli
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erlijioaislam
Historia
Sorrera data: 1490
Bestelako informazioa

Sibir, Sibirko Khanerria edo Siberiako Khanerria (Siberia Sibir esaten da errusieraz ) Urrezko Horda desagertzetik sortutako turkiar erresumetako bat izan zen, 1428tik 1598ra iraun zuena. Sibirrek Siberia osoari eman zion izena, baina izatez mendebaldeko Siberiako ordokian bakarrik hedatzen zen, egungo Tobolsk eskualdean. Khanerriak tartaro, khanti, mansi, nenets eta selkup populazio etnikoki heterogeneoa zuen.

Khanerria Khan On delakoaren ondorengoek sortu zuten, 1405ean On hil ondoren, Tajbugha haren semearen bidez. Lehen garai hartan ez zerabilten Khanerri terminoa Tajbugha ez zelako Gengis Khanen ondorengoa. Lurraldeko hiriburua Txinki-Tura (Tiumen) zen.

Errusiak 1552an Kazango Khanerria konkistatu ondoren Yadigar Sibirko khana (Tajbugharen ondorengo bat), saiatu zen Errusiaren laguntasuneko harremanak izaten. Baina beste buruzagi batek, Kutxum (edo Qoç-Oğlu) delakoak aurre egin zion, eta urte askotako borrokaren ondoren (1556-1563) Yadigar hilik, Kutxum Khan bihurtu zen. Kutxum Siberiako tatariarrak Islamera bihurtzen saiatu zen, baina xamanismoak iraun zuen haiengan. 1571n , Krimeako Khanerriarekin aliatuta, Errusiako tsarrei tributu egiteari uko egin zion, eta ondoren Perm eskualdeko Stroganovtarren merkataritza postu errusiarren kontrako erasoak gidatu zituen.

Errusiarrek erreakzionatu zuten Jermak Timofeievitxen Khanerriaren aurkako espedizioa antolatuz. Kutxumen indarrek 1582an galdu zuten gudu inportante bat eta Timofeievitxen kosakoek aurrera egin zuten Qasliq konkistatuz; hala ere, Kutxumek Timofeievitx hiltzea eta Sibirren gaineko agintea berrestea lortu zuen 1584an. 1598. urtera arte khanerriak kosakoen erasoeio eutsi zien, baina Ob ibaiertzean izandako gudu baten ostean herrialdea behin betiko igaro zen errusiarren mendera. Sibirko khanek Nogai turkiarren herrira ihes egin behar izan zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]