Edukira joan

San Diegoko nazioarteko komikialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko San Diegoko nazioarteko komikialdia.

San Diegoko nazioarteko komikialdia (ingelesez San Diego Comic-Con International, Comic-Con International: San Diego, Comic-Con, San Diego Comic-Con eta SDCC) AEBetako Kaliforniako San Diego hirian urtero burutzen den komiki jaialdi bat da.

1970ean Urrezko Estatuko Komiki Liburuaren Biltzarra (Golden State Comic Book Convention) izenez sortua izan zen, eta Shel Dorf, Richard Alf, Ken Krueger eta Mike Towry k sortu zuten. Gerora gaur egungo izendapena jaso zuen.

Jaialdiak lau egun irauten ditu, ostegunetik igandera, udan eta San Diego Convention Center pabilioian egiten da, 2003. urtetik uztailean. Aurreko asteazkenetan irekiera ofizial ekitaldia ospatzen da, aurrez izen emandako profesional, erakusle, argitaratzaile eta gonbidatuak Estreinaldi Gauera joaten dira, honetan datozen egunetan bertaratuko diren bisitari eta komiki zaletuak etorri aurretik erakusketa eta pabilioi osoa ikusi eta bisitatzeko aukera ematen zaie.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]