Salmonelosi
Salmonelosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Salmonella food poisoning (en) , infekzio bakteriano primarioa, gaixotasun bakterianoa, infekzio nosokomiala, Zoonosia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Salmonella |
Sintoma(k) | tripako mina, hotzikara, beherakoa, sukarra, oka, goragalea, abdominal cramps (en) deshidratazioa |
Patogenoaren transmisioa | fecal–oral route (en) , food-borne transmission (en) water-borne transmission (en) |
Azterketa medikoa | kultibo mikrobiologiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ringer's lactate solution (en) eta Ringer's solution (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A02.0, A01.4, A01.3, A02.2, A01.2, A01.1, A01.0, A02.9, A02.1 eta A02.8 |
GNS-9-MK | 003.0 |
DiseasesDB | 11765 |
MedlinePlus | 000294 |
eMedicine | 000294 |
MeSH | D012480 |
Disease Ontology ID | DOID:0060859 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Salmonelosia Salmonella bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da (oilaskoa, arrautza eta esnekiak izanik janaririk arriskutsuenak). Euskal Herrian Salmonella bakterioa, Campylobacter-ekin batera, da enteritis bakterianoaren eragile nagusia.
Bi salmonelosi mota daude: salmonelosi tifikoak (sukar tifoidea eta paratifoidea) eta salmonelosi gastroenteritikoak. Lehenak patologia larriak dira, bigarrenak ez hainbeste.
Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Salmonella sentikorra da urdailaren azidotasunarekiko, eta kopuru hori asko jaisten da urdaileko pH-aren ondorioz.
Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen endotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoak eraginez.
Salmonelosi gastroenteritikoak zoonosiak dira. Horrek esan nahi du animalien seroaldaerek, janari-intoxikazioekin lotuak, direla gaitzaren iturburua. Sukar tifoideak, berriz, giza seroaldaerek eragiten dute, eta kutsapena pertsonen artean transmititzen da, beti ere kutsatutako janarien bitartez.
Salmonelosi gastroenteritikoen inkubazio epea sukar tifoidearen baino laburragoa da: 6-48 ordukoa, kasu gehienetan. Goragaleek, beherakoek eta tripako minak osatzen dute gaitz honen koadro klinikoa. Gaitza ez da larria eta berez sendatzen da, tratamendu antibiotikorik gabe. Sukar tifoideak, ordea, antibiotikoen ezarpena behar du, bere koadro klinikoa larriagoa baita, septizemia eta guzti.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |