Edukira joan

Sagu lepahori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagu lepahori
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaMuridae
LeinuaApodemini
GeneroaApodemus
Espeziea Apodemus flavicollis
(Melchior, 1834)
Banaketa mapa
eta

Sagu lepahoria (Apodemus flavicollis) muridae familiako karraskaria da, basasaguarekin lotura estua duena[1]. Hegoaldeko Europako eskualde menditsuetan, Eskandinavian eta Bretainia Handian bizi da.

Burua + gorputza = 90 - 117 mm

Isatsa: 95 -124 mm

Pisua = 18 - 43 gramo

Sagu lepahoriak eta basasaguak bereiztea nahiko zaila da. Basasaguarekin alderatuta, sagu lepahoriak, buztana luzeagoa du proportzionalki; atzeko oinak ere zertxobait handiagoak dira.

Bizkarraldearen kolorea basasaguaren oso antzekoa da, baina urre zahar koloreko ñabardura du bizkarralde osoan, sorbaldetan nabarmenena. Bularrak sorbaldak batzen dituen lepoko horixka bat izan ohi du, nahiz eta kasu askotan lepokoa osatu gabe egon, batzuetan orban txiki bat besterik ez du izaten bularraren erdian.

Espezie hau bereizten laguntzen duen beste ezaugarri bat da, dortsal-bentrala bereizteko lerroa da; basasaguan apur bat lausotuta dagoena, sagu lepahorian berriz, guztiz argi dago.

Helduen azpialdea oso zuria da, basasaguak berriz zuri zikina du.

Buru-hezurrei begiratuta, bi espezieen arteko bereizketa zaila da.[2]

Normalean sagu lepahoria handiagoa da eta xehetasun diferentzial txiki batzuk ditu lehen goiko molarren hortz-tuberkuluen egoeran, baina bakarrik ikusten dira koroaren esmaltea gehiegi erabili ez bada.

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murido hau gaueko espeziea da, eta bere jarduera gorena arginabarreko orduetatik hurbil dagoena da.

Ugalketa eta elikadura basasaguaren oso antzekoak dira. Normalean basasagua baino zuhaiztiagoarra

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu lepahoria, baso-karraskaria da, normalean hostozabalen basoen barnealdean bizi dena, nahiz eta batzuetan beste eremu batzuetan ager daitekeen, landa eremuan adibidez.

Europako zati handi batean banatuta dago. Iberiar penintsulan Kantauri-Pirinio eremuko zenbait tokitan baino ez da aurkitu.

Euskal Herrian espezie arrarotzat jo daiteke, puntualki aurkitu baita. Haien populazioak urte mesedegarri batsuetan ale kopuru handi batek osa ditzake.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Musser, G. G. eta M. D. Carleton. (2005). Superfamily Muroidea. 894-1531. orr. "Mammal Species of the World a Taxonomic and Geographic Reference". D. E. Wilson eta D. M. Reeder. Johns Hopkins University Press, Baltimore
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 366 or. ISBN 84-7542-639-5..


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.