Safi al-Din xekearen hilobia
Safi al-Din xekearen hilobia | |
---|---|
مجموعه آرامگاه و خانقاه شیخ صفی الدین | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Ardabil |
Irango eskualdea | Ardabil County |
Koordenatuak | 38°14′55″N 48°17′29″E / 38.2486°N 48.2914°E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1334 |
Erlijioa | Sufismoa Xiismoa |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria, adreilua, Igeltsua eta lauza |
Estiloa | Ilkhanid architecture (en) Timurtar arkitektura Safavidar arkitektura |
Azalera | 2,1353 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1345 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
|
Safi al-Din xekearen khānegāh eta santutegi multzoa (persieraz: مجموعه آرامگاه و خانقاه شیخ صفی الدین) Safi-ad-din Ardabili xekearen hilobia da, Ardabil hirian kokatua[1]. Khānegāh bat sufi anaidi baten egoitza eta bakartegia da eta Arbileko hau XVI. mende hasieratik XVIII. mende amaierara eraiki zen irandar arkitektura estilo tradizionaletan.
2010ean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
-
Mausoleoak
-
Barne patioa
-
Persiar artea hilobian
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Safi xekea, safaviek ezarritako sufi ordena bateko buruzagi gailena, Ardabilen jaio zen. Hiltzean, safaviek hilobi-meskita forma balioetsi zuten, eta hilobia bere mausoleoa oroitz-aretoarekin meskitaren eskuinaldean kokatu.
Multzora sartzeko lorategi luze bat zeharkatu behar da.[2]. Multzoak patio txiki bat du (31x16 m) eta eraikin nagusiek hau inguratzen dute.
Mausoleoa bere seme Sadr al-Dīn Mūsā xekeak ezarri zuen, Safi xekea hil ondoren 1334an[3]. Arkitektura multzoa berriz, XVI-XVIII artean eraiki zen. Mausoleoa bera kupuladun dorre bat da, zeramika urdinez estalia eta 17 m garai. Alboan XVII. mendeko Portzelana Etxea dago, santutegiko portzelanazko ontzi zeremonialak gordetzen dituena[2]. Multzoan beste eraikin ugari daude, mendez mende hainbat funtzio izan dituztenak, hala nola liburutegia, meskita, eskola (madrasa), zisterna, ospitalea, sukaldeak, okindegia eta bulego batzuk. Santutegira doan bidea zazpi segmentutan zatitua dago, sufi mistizismoaren zazpi mailak adierazten dituztenak. Mausoleoko atal batzuk zortzi atek banatzen dituzte, sufismoaren zortzi jarrerak irudikatzen dituztenak[4][5].
Atal batzuk gehitu zizkioten eraikin nagusiari safavi dinastiaren garaian. Gainera, beste safavi xeke eta guduen biktimak ere bertan hilobiratuta daude, Txaldirango guduan hildakoak esaterako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sheikh Safi al-din Khānegāh and Shrine Ensemble in Ardabil - UNESCO World Heritage Centre. Whc.unesco.org 2010-07-29.
- ↑ a b Ching, D.K.. (2007). A Global History of Architecture. , 479 or. ISBN 0-471-26892-5..
- ↑ Square Kufic
- ↑ Sheikh Safi al-din Khānegāh and Shrine Ensemble in Ardabil - UNESCO World Heritage Centre
- ↑ tehran times : Two more Iranian sites added to UNESCO World Heritage List
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
---|---|---|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean |