Edukira joan

Rojava

Koordenatuak: 37°03′N 41°15′E / 37.05°N 41.25°E / 37.05; 41.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rojava
 Siria
Administrazioa
Izen ofizialaالإدارة الذاتية لشمال وشرق سوريا
Federaliya Demokratîk a Bakûrê Sûriyê
Herrialdea Siria
HiriburuaAyn Issa (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°03′N 41°15′E / 37.05°N 41.25°E / 37.05; 41.25
Demografia
Biztanleria2.000.000 (2018)
Hizkuntza ofizialaKurmanji, Asiriera eta arabiera
Ordu eremuaUTC+03:00

Rojava (euskaraz: «mendebaldea»), ofizialki Siriako Iparraldeko eta Ekialdeko Administrazio Autonomoa ipar-ekialdeko Siriako de facto autonomoa den eskualde bat da. Zazpi barrutitan banaturik dago: Afrin, Jazira, Manjib, Eufrates, Raqqa, Taqba eta Deir ez-Zor.

Kurdistanek Turkia ekialdea (Iparraldeko Kurdistan), Irak iparraldea (Hegoaldeko Kurdistan) eta Iran ipar-mendebaldea (Ekialdeko Kurdistan) ere hartzen ditu.[1] Siriako Gerra Zibila zela eta, Herri Babeserako Unitateek kontrolaturiko lurretan sortu zuten 2012an.[2] 2016an Turkiak eta bere aliatuek Rojavako zenbait barruti bereganatu zituzten.[3]

Nazioarteko harreman batzuk mantentzen dituen arren,[4] Siriako gobernuak edota nazioarteko erakundeek ez dute tokiko administrazioa onartzen.[5] Eskualdea polietnikoa da, kurdu, arabiar eta asiriar gehiengoa dituena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bengio, Ofra. (2014). Kurdish Awakening: Nation Building in a Fragmented Homeland. University of Texas Press.
  2. (Ingelesez) BBC. (2019-10-14). Turkey's Syria offensive explained in four maps. .
  3. «XXI. mendeko gerra nagusia» Berria 2019-12-15.
  4. (Katalanez) «Turquia utilitza l'Estat Islàmic contra els kurds» El Periódico de Catalunya 2014-7-29.
  5. (Ingelesez) «Fight For Kobane May Have Created A New Alliance in Syria: Kurds and the Assad Regime» International Business Times 2014-10-8.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Siria
Artikulu hau Siriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.