Robert Muldoon
Sir Robert David "Rob" Muldoon (Auckland, 1921eko irailaren 25a - Auckland, 1992ko abuztuaren 5a) Zeelanda Berriko politikaria izan zen. 1975-1984 bitartean lehen ministroa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran armadan sartu zen eta Ozeano Barean, Ekialde Hurbilean eta Italian aritu zen. Bitarte horretan ekonomia- eta kontularitza-ikasketak egin zituen. 1946an, gerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen beka baten laguntzaz ikasketak sakontzera. Ondoren, Zeelanda Berrira itzuli zen merkataritza-etxe batean aritzeko.
Politikan, 1960an hasi zen, Tamakiko Alderdi Nazionalaren ordezkari gisa. 1972an, epe labur batez lehen ministro izan zen, eta hurrengo urtean oposizioko buru. 1975ean lehen ministro hautatu zuten, Bill Rowling laboristaren ordez. 1978an, berriz ere kargu hori berritu zuen. Aldi horretan Finantza ministroa ere izan zen. Agintaldia 1984ko hauteskundeetan amaitu zuen, Alderdi Laboristak irabazi baitzituen hauteskunde haiek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.