Edukira joan

Richie Porte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richie Porte

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Julian Porte
JaiotzaLaunceston (en) Itzuli1985eko urtarrilaren 30a (39 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaSt Patrick's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
CCC Team 2016-2018
Bennelong-SwissWellness-Cervélo 2008ko maiatzaren 1a-2009ko apirilaren 28a
Saxo Bank-Sungard 2010-2011
Team Sky 2012-2015
Trek-Segafredo 2019-2020
Team Sky 2021-2022
 
Posizio edo espezialitatearoutierra
igotzailea
Pisua62 kilogramo
Altuera172 zentimetro

richieporte.com
Twitter: richie_porte Instagram: richie_porte Edit the value on Wikidata

Richard Julian "Richie" Porte (Launceston, Tasmania, 1985eko urtarrilaren 30a) BMC Racing Teamn lehiatzen dabilen txirrindulari australiarra da.


2007-2008: hasierak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, 18 urteko gaztea zenean, triatloiarekin hasi zen, eta 21 urte zituenean, errepideko txirrindularitza soilik praktikatzera igaro zen. Arin hasi zen amateur mailan nabarmentzen, lehenengo, 2007ko Bright-goko Tour-a irabaziz eta geroago, 2008ko urtarrilean Praties talde profesional australiarrarekin Erlojupeko Australiako Txapelketan bostgarren eta Errepideko Australiar Txapelketan laugarren postua lortuz. Emaitza bikain horiei esker, talde-nazional australiarrak hautatuta joan zen Down Under Tour-ean lehiatzeko, sailkapen nagusian bederatzigarren izatea lortu zuen tokian, lehenengo etapan eskapatu eta denbora irabazi eta gero. Wellington-eko Tour-eko etapa baten garaile suertatu zen beranduago.

2008-2009: profesionala Ozeanian eta amateurra Italian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeaniako egutegi txirrindularia bukatu zenean, Praties taldearen baimenaz, garaipen bat lortu zuen Italiako talde amateur batekin egon zen lehiatzen. Denboraldi amaieran, Ozeaniara bueltatu zen bere Praties talde profesionalarekin kontinenteko lasterkak egiteko, hauetan, Herald Sun Tour-ean bostgarren postua lortu eta Perth-eko eta Tasmaniako Tour-a irabazi zituen. 2009an, podiumera igo zen hirugarren postuarekin Australiako Erlojupeko Txapelketan, eta hamargarren geratu zen Langkawi-ko Tour-ean.

Italiara joan zen berriro ere, Andrea Tafi-k zuzentzen zuen Mapei Monsummanese Grassi talde amateurrean lehiatzeko, Friuli Venezia Giulia-ko Giroa irabazi eta Copa della Pace-n podiumera igo zen tokian. Praties talde australiarretik erabat kanpo egon zenean, lehen zegoen taldeak baino maila altuagoa zuen talde baten arreta deitzeko asmoz, denboraldiko lehen helburuan, Baby-ko Giroa-n, parte hartu zuen. Honetan, erlojupeko etapa bat irabazi eta amaierako sailkapen nagusian hamalaugarren geratu zen. 2009ko Abuztuan Citta di Felinoko GP-a irabazi zuen, horrek Team Saxo Bank taldearen ateak ireki zizkion. Bere talde berriko zuzendariak, Bjarne Riis-ek, bere gaitasuna nabarmendu zuen, irabazleen izaera zuela esanez.

2011-2012: Saxo Bank taldeko azken urtea eta Team Sky-rako eskualdatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxo Bankeko azken urtea, Alberto Contadorren gregario bezala egin zuen eta Italiako Giro eta Frantziako Tour-ean parte hartu zuen. Espainiako Itzulian zehar, Sky Procycling britaniar talderako eskualdaketa baieztatu zen, bere herrialdeko taldeak egindako eskaintzari uko eginez.

2013: garaipen garrantzitsuak eta gregario bezalako lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris-Niza eta bertako bi etapa irabazi zituen. Gainera, etapa garaipenak eta sailkapen nagusian bigarren eta hirugarren postuak lortu zituen Nazioarteko Kriteriumean eta Euskal Herriko Itzulian. Frantziako Tourrean taldeko liderra, Chris Froome, laguntzeko parte hartu zuen. Horretaz gain, azkenean hemeretzigarren geratu zen sailkapen nagusian.

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021
Pink jersey Italiako Giroa 7. 80. UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 72. 34. 19. 23. 48. 5. UT UT 11. 3. 38.
Red jersey Espainiako Vuelta 68. 84.
Munduko Txapelketa UT UT 25.
Munduko Erlojupeko Tx 4. 6. 17.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richie Porte - ProCyclingStats