Edukira joan

Plecoptera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plecoptera
Permiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Plecoptera
Azpibanaketa

Plecoptera edo harri-euliak intsektu ordena bat da. 3.497 espezie ezagutzen dira mundu osoan eta oraindik askoz gehiago identifikatu daitezkeela uste da. Plecopterak mundu osoan zehar aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Neopteraren barruan talderik zaharrenetarikoa dela uste da, oso gertukoak izan daitezkeen ahaideak aurkitu direlako Karbonifero eta Permiar arroketan. Gaur egungo dibertsitatea, hala ere, Mesozoikoan garatu zen.

Ipar eta Hego hemisferioko espezieak ezberdinak dira, nahiz eta ekuatorea zeharkatu duten askotan historia geologikoan zehar. Espezie guztiak oso sentikorrak dira ur kutsatuari, eta ibai edo aintzira batean aurkitzen badira uraren kalitatearen erakusgarritzat hartu ohi dira[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plecoptera Aldatu lotura Wikidatan