Pisanello
Pisanello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pisa, c. 1395 |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Erroma, c. 1455 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, illuminator (en) , domina-egilea eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Veronese school (en) pizkundea |
Genero artistikoa | erretratua |
Pisanello (Pisa edo Verona, 1395 aldean - Napoli?, 1455 aldean), jaiotza-izenez Antonio di Puccio da Cereto edo Antonio di Puccio Pisano, italiar pintore eta dominagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veronan egin zituen pintura-ikasketak, eta han egin zituen bere maisulan ezagunenak: Galeperraren Ama birjina, Ama Birjinaren Deikundea eta San Giorgio e la principessa di Trebisonda (San Jurgi eta Trebisonda printzesa). 1425ean Veneziara jo zuen, eta ondoren Erromara joan zen Gentile da Fabriano pintoreak amaitu gabe utzi zituen lanak bukatzera.
Ferraran egin zuen lehen domina, 1438an (Joan VII.a Paleologoarena). Italiako Gorte Nagusietara deitu zuten ondoren (Mantua, Milan, Rimini, Venezia, Erroma), eta bere garaiko printzeen erliebeak landu zituen dominetan. Napolin izan zen gero, eta Alfontso V.a Aragoikoaren dominak grabatu zituen, errege horri berari garaipen-arku baten proiektua aurkezteaz gainera. Maisutasun handiz pintatzen zituen animaliak, bestalde.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sigismundo Luxenburgokoa, 1433, Kunsthistorisches Museum, Viena.
-
San Giorgio e la principessa di Trebisonda (xehetasuna), 1436-1438 aldean, Sant'Anastasia eliza, Verona.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pisanello |