Ferrara
Ferrara[1] (ferˈraːra ahoskatua) 134.967 biztanleko hiri bat da 2009ko erroldaren arabera. Italiako Emilia-Romagna eskualdeko Ferrarako probintziako hiriburua da.
Po di Volanon kokatua, hiriak, bere jatorria XIV. mendean duen hiri egitura bat du, Este leinuak gobernatu zuen garaikoa. Biagio Rosettik eginiko diseinuak Europako lehen hiri modernoa bihurtu zuen, honengatik datorrelarik neurri handi baten 1995ean Gizadiaren Munduko Ondare bezala errekonozitua izana (Ferrarako hirigune historikoa), 1999an Poren deltara luzatua.
Izenaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferrara izenaren jatorria ez dago batere argi. Izan ere, hipotesi bat baino gehiago dago. Batzuk Bibliatik datorrela diote: Ferratotik, Camen semea eta Noeren biloba zena. Beste batzuk, Ferrara, bertara bere jendearekin joan zen Marco delako batek sortu zuela diote, horien artean Ferrara izeneko troiar bat zegoen, eta izen hau eman zion eraikitzen hasi zen hiriari. Beste batzuk burdinatik datorrela diote, lurraldean aurkitu edo lantzen zena. Indar gehien duen hipotesia farro hitzetik datorrena da gari gogor mota bat, erromatarren jakirik antzinakoena, dirudienez inguruan ugaria dena. "Farraria" farroa ereiten den lurra da. Farraria izeneko belar bat, ur-landare mota bat dena, beste balizko jatorri bat izan liteke. Eta, azkenik, urteko bi feria garrantzitsuak egiten diren tokia (Erramu Igandekoa eta San Martín egunekoa) Po ibaiaren ertzean Feriarum Area (ferietako plaza publikoa) deitzen zen, eta hortik Ferraria. Eskuinean, San Jurgiren katedraleko ate txikian haitzurdinean zizelkaturiko haur baten irudia dago, antzina "Madonna Frara" deitzen zena.
Hiri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emilia-Romagnan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferrarako probintzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boloniako probintzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forlì-Cesenako probintzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veneto-Adigio Garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rovigo probintzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eboluzio demografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1861: 64204 biztanle
- 1871: 67306 biztanle
- 1881: 70442 biztanle
- 1901: 81301 biztanle
- 1911: 95721 biztanle
- 1921: 106768 biztanle
- 1931: 115628 biztanle
- 1936: 119265 biztanle
- 1951: 133949 biztanle
- 1961: 152654 biztanle
- 1971: 154066 biztanle
- 1981: 149453 biztanle
- 1991: 138015 biztanle
- 2001: 130992 biztanle
Toki interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin zibilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arcispedale Santa Anna, Torquato Tasso olerkaria 1579 eta 1586 artean preso egon zen tokia.
- Ferrarako San Frantzisko eliza
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Krasnodar, Errusia
- Lleida, Espainia
- Saint-Étienne, Frantzia
- Swansea, Erresuma Batua
- Koper, Eslovenia
- Szombathely, Hungaria
- Highland Park AEB
- Broni, Italia
- Formia, Italia
- Lula, Italia
- San Nicola Manfredi, Italia
- Vatikanoa, Vatikano Hiria
- Damasko, Siria
- Gießen, Alemania
- Kaufbeuren, Alemania
- Kallithea, Grezia
- Brno, Txekia
- Praga, Txekia
- Sarajevo, Bosnia-Herzegovina
- Buenos Aires, Argentina
- Rijeka - Kroazia
- Žilina - Eslovenia
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Girolamo Savonarola (1452-1498)
- Girolamo Frescobaldi (1583-1643)
- Italo Balbo (1896-1940)
- Michelangelo Antonioni (1912-2007)
- Giorgio Bassani
- Folco Quilici
- Florestano Vancini (1926-2008)
- Diego Marani (1959-)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Italian | ||
---|---|---|
Eoliar uharteak • Alberobello • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amalfiko kostaldea • Aquileia • Asis • Burdinbide erretikoa Albula eta Bernina paisaietan1 • Piazza del Duomo (Pisa) • Casertako jauregia, Vanvitelliren akueduktua eta San Leucioko multzoa • Castel del Monte • Cerveteri eta Tarquinia • Cilento eta Vallo di Diano parke nazionala, Paestum eta Velia eta Padulako kartusia • Crespi d'Adda • Dolomitak • Erroma2 • Ferrara • Florentzia • Genova • Hadrianoren villa • Mantua eta Sabbioneta • Medicitarren villak • Modenako katedrala, Torre Civica eta Piazza Grande • Napoli • Paduako Lorategi Botanikoa • Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato • Pienza • Ponpeia, Herkulano eta Torre Annunziata • Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto) • Ravenna • Savoiako errege etxearen egoitzak • Piemonte eta Lombardiako Sacri Monti • San Gimignano • Santa Maria delle Grazie • Sassi di Matera • Siena • Sirakusa eta Pantalicako nekropolia • Su Nuraxi • Urbino • Val d'Orcia • Val di Noto (Caltagirone, Militello in Val di Catania, Catania, Modica, Noto, Palazzolo Acreide, Ragusa, Scicli) • Val Camonicako labar-artea • Valle dei Templi • Venezia • Verona • Vicenza eta Venetoko Palladioren villak • Villa d'Este • Villa del Casale |