Phengaris arion
Phengaris arion | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Phengaris |
Espeziea | Phengaris arion Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Itsas ezkai |
Phengaris arion Lycaenidae familiako tximeleta da, Europan hedaturik dagoena, Iberiar penintsulatik eta Britainia Handitik Siberian barrena Txina eta Japoniaraino.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko tximeleta bat da, 32-40 mm arteko hegal-zabalera du[1]. Arrak kolore urdina du eta hegoen amaiera beltza da. Aurreko hegaletan puntu beltz nabarmenak ditu. Hegalen ertzetan marra zuri fin bat dauka. Hegalen azpialdea urdina da eta erdian puntu beltz ugari ditu eraztun zuriez mugatuak.
Emea antzekoa da, baina kolore ilunagoa du, eremu beltzak handiagoak baititu[1].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaunaldi bakarra ateratzen du eta ekaina erdialdetik uztailera ikusten da hegan. Sugegorri-belar batean jartzen ditu arrautzak[1]. Handik beldar arroxa handiak jaiotzen dira. Nahikoa elikatu ondoren lurrera erortzen dira eta jariatzen duten likido gozoaren bidez Myrmica sabuleti generoko inurriak erakartzen dituzte haien inurritegira eraman ditzaten[2].
Inurriak jariakin horietaz elikatzen dira eta aldi berean beldarra zaintzen dute. Beldarra inurritegiko larbez elikatzen da bere tamaina gutxi gora behera ehun aldiz haunditu arte. Pupa egoeran sartzen da ondoren eta azkenik uda iristearekin batera tximeleta heldua aterazten da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.400 metrotako altueran aurki daiteke gehienez, baina gero eta urriagoa da, izan ere atsegin dituen belardiak gero eta murritzagoak dira. Belardi horietan bizi diren inurriez harremantzen da bere bizi zikloan eta gero eta urriagoak diren heinean espezie bien kopurua txikitzen ari da[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta arraren gainaldea.
-
Tximeleta emearen gainaldea.
-
Tximeletaren azpialdea.
-
Tximeletaren azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Phengaris arion (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
- ↑ «UK Butterflies - Large Blue - Phengaris arion» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).