Panem et circenses
Panem et circenses (euskaraz Ogia eta Zirkua) (literalki, "ogia eta zirkuko jokoak") gaur egun gutxiesteko erabiltzen den latinezko esaldia da, honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatu nahirik erabiltzen den praktika deskribatzen da, hortaz jendetzari jana eta kalitate eskaseko entretenimenduak eskaintzen zaizkio, horrela kezkarik izan ez dezan.
Gramatikalki, panis akusatiboaz osatzen da, -is ('pan'="ogi") eta circensis akusatiboaz, -e ('circense'="zirkukoari dagokiona").
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esaldia I. mendean Antzinako Erromako Juvenal olerkariak sortu eta bere X. Satiran aipatzen du. Bere garaikideen gainbehera kritikatzen du, jaiotzaz zeukaten politikan parte hartzeko eskubidea ahaztua baitzuten. K.a. 140 urtean jende txiroaren botoak irabazteko plan bat burutu zen; janaria eta denbora-pasa oparitzean, ogia eta zirkuko jokoak, boterea lortzeko eta lasai agintzeko modua izango zen; herriari garia eta zirkurako sarrerak oparitzeko ohituran oinarritzen da, modu honetan jendea politikarekiko ezjakin mantenduz.
"iam pridem, ex quo suffragia nulli uendimus, effudit curas; nam qui dabat olim imperium, fasces, legiones, omnia, nunc se continet atque duas tantum res anxius optat, panem et circenses."
(Juvenal, Satira X[1], 77–81)
(Aspaldidanik, gure bozka inori saltzen ez diogunetik, bere betebeharrak utzi egin zituen; izan ere, garai batean agintea, justizia boterea, legioak, gauza guztiak banatzen zituena, orain bere burua besterik ez du gidatzen eta irrikaz bi gauza bakarrik desio ditu, ogia eta zirkuko jokoak.)
Julio Zesarrek garia doan banatzen zuen edo oso merke saldu txiroenen artean. Hiru mende geroago, Aureliano enperadoreak ohitura hau jarraitu zuen 300.000 biztanleei egunero bi ogi zati doan banatzen.
Esaldi honen gaur egungo parekideak: "ogia eta futbola", "ogia eta zezenak" edota "ogia eta dibertsioa" lirateke.