Orkestra
Orkestra instrumentuen eta instrumentu-jotzaileen talde bat da, nahiko handia izan ohi dena, eta hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize familia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.
Orkestra sinfonikoek eta filarmonikoek 80-100 bat pertsona biltzen dituzte. Bien arteko diferentziarik ez dago instrumentuei dagokienez, baina bi izenak erabiltzen dira leku bakar bateko bi taldeak desberdintzeko. Adibidez, Londresko Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra Filarmonikoa.
Ludwig van Beethovenek eragin handia eduki zuen gaur egun ezagutzen ditugun moduan izateko.
Musika-tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkestra motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkestra mota desberdinak daude:
- Orkestra sinfonikoa (edo filarmonikoa)
- Ganbera orkestra, talde txiki batek osatutako orkestra.
- Gazte orkestra: kideak kontserbatorioko edo akademia bateko ikasleak izaten dira. Askotan, orkestra hauek orkestra sinfoniko profesional baterako ikasleen ibilbidetzat balio dute.
- Instrumentu familia batez osatutako orkestra: hari instrumentuen orkestra, haize instrumentuen orkestra, perkusio instrumentuen orkestra.
- Instrumentu familia bat baino gehiagoz osatutako orkestra: haize eta perkusio instrumentuen orkestra (edo musika banda); haize, perkusio eta hari instrumentu batzuk dituen orkestra (edo banda sinfonikoa).
Orkestra terminoa musika popularra, dantza musika, jazza... jotzen duten instrumentu taldeak izendatzeko ere erabiltzen da, betiere taldekide kopurua nahiko handia bada.
Orkestra ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bayerischer Rundfunk eta Munchner Philharmoniker (Munich).
- Bergen filharmoniske orkester.
- Berliner Philharmoniker.
- Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra
- Ceska filharmonie (Praga).
- Espainiako Orkestra Sinfonikoa.
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
- Frantziako Orkestra Nazionala.
- Gewandhausorchester Leipzig.
- Kremerata Baltica.
- London Symphony Orchestra eta Royal Philharmonic Orchestra (London).
- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa.
- Varsoviako Orkestra Filarmonikoa.
- Wiener Philharmoniker eta Wiener Symphoniker (Viena).