Paflagonia
Paflagonia | |
---|---|
Mota | eskualde historiko eta area (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°36′N 35°00′E / 41.6°N 35°E |
Leku geografikoa | Anatolia |
Paflagonia[1] (antzinako grezieraz: Παφλαγονία, Paphlagonia) Anatoliako erdi-iparraldeko antzinako lurralde bat zen, Itsaso Beltzaren kostaldean, Bitinia eta Pontoren artean zegoena, eta, Galaziatik, Bitiniar Olinpoaren ekialderanzko luzapen baten bidez banandua. Estrabonen arabera, Partenius ibaiak eratzen zuen lurraldearen mendebaldeko muga, eta ekialdean amaitzen zen, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan. Hiri nagusiak Sinope, Gangra, Aurisos eta Amastris ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. VII. mendearen inguruan, greziarrek koloniak sortu zituzten Paflagoniako itsasertzean. K.a. 546. urtean Persiar Inperioaren mende geratu zen. Alexandro Handiak menderatu zuen K.a. IV. mendean, eta haren ondorengo Seleuko I.a hil zenean, erreinu burujabe izan zen. K.a. I. mendean, liskarrak izan zituen Pontoko erreinuarekin, eta K.a. 72. urtean erromatarrek hartu zuten; hasieran Bitiniako probintzian sartu zuten lurraldea, eta gero Galaziakoan. Behe Inperioaren garaian, erromatar probintzia bilakatu zen Paflagonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.