Edukira joan

Frigia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frigiaren sorgunea (horiz) eta frigiar erresumak hartu zuen hedadurarik handiena.

Frigia[1], gaur egun Turkiari dagokion lurraldean, Anatolia penintsula gehiena hartzen zuen Asia Txikiko antzinako eskualde bat izan zen. Sakarya ibaiaren iturburuez inguratuta zegoen, egungo Afyonkarahisar, Eskişehir eta Ankara probintzien artean.

Mendebaldeko indoeuroparrak iritsi ondoren konkistatua izan zen, K.a. 1200 inguruan iritsi zirenak, eta euren arrasto kultural propioa utzi zutena, artisau bikain bezala. Eskualde aberats bat zen, Zibira eta Apamea bezalako hiri ugariduna, Lidia eta Kariaren merkatal ibilbideetan zegoena, ekialderantz zihoazenak. Frigia, nekazaritzari dagokionez indartsua zen, euria, mendietan oso bizia zena, hirira jaisten zelako. Indar honek, Frigiari, garai klasiko greziarraren hasieran erresuma handi bat sortzea ahalbidetu zion. Bere mugak, persiar eta lidiar, erromatar eta galiar, arabiar eta erromatar, gurutzatu eta seliuzudar, otomandar eta mongoliar eta bizantziar eta turkiarrentzako gudu zelaia izan ziren. Monumentuak eta hondakinak, Sakaryan ugariak dira.

Traziako inbaditzaile bezala, frigiarrek, paper erabakigarria izan zuten hititar inperioaren suntsipenean eta Troiaren erorketan. K.a. VIII eta K.a. VII. mendeetako frigiar erresumak, gertu mantendu zituen ariarrekin harremanak ekialdean eta greziarrekin mendebaldean. Bere historia, oso laburki kontatzen du Herodotok, Midas erregeak Gordionen bere buruaz beste egin zuela kontatzen duena, K.a. 676an zimeriarren aurrean erori zenean. Galiarrak Frigiaren ekialdean ezarri zirenean, Zibele jainkosa amaren gurtza, hiriko biztanleen artean hedatu zen.

Eragina musikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frigia hitza, modu greziar frigiarrarekin lotzen da (kasu honetan, "modu" hitzak ez du esanahi zehatzik), eta, ondoren, musika modu gregoriar frigiarra izendatzeko erabiltzen da.

Klaudios Ptolemaiosek (Tolemaida, Tebaida 85-165, beste egile batzuen arabera 100-170) frigiar deitzen duen eskala, bitarteari dagokionez, izen bereko modu gregoriarrarekin bat dator. Modu frigiarra ikusteko era grafiko bat (modu gregoriar guztietan bezala) eskala naturaletik abiatuta da, hau da, aldaketarik gabe. Kasu honetan, Mi notatik hasten da. Modu gregoriar honetako bi tonoerdiak, Toniko eta bigarrenaren artean daude eta Bosgarrena edo Nagusia eta Seigarrena edo erlatibo txikiaren artean, eskala eskala txiki bat sortuz. Arabiar kutsuko soinua du, beranduago, Espainian, eskala flamenkoa bezala erabili zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]