Ogaden
Ogaden[1] Etiopiaren barnean dagoen somaliar eskualdea da. Batzuetan Abisiniar Somaliland edo Ogadenia izenez agertzen da. Gehiengoa somaliarra eta musulmana da.
Eskualdeak 369.000 km2 ditu, Djibuti, Kenia eta Somaliarekin mugak ditu. 3.500.000 biztanle bizi dira. Kabri Dahar, Jijiga eta Qabribayah dira herririk garrantzitsuenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mende amaieran Erresuma Batuak protektoratua ezarri zuen bertan. Gero, Menelik II.a Etiopiakoak itun baten bidez Ogedan jabetu zuen. 1936. urtean eskualdea Italiar Somaliarekin batu zen, 1942. urtean britainiar kontrolera igaro arte. Etiopiak eskualdearen jabetza lortzen saiatu zen Londresko Konferentzian 1945an, baina ezin izan zuten britainiarren kanporatzea gauzatu ipar-ekialdean eta korridore batean, Frantziar Somalia (egungo Djibuti) Haudekin lotzen dunea, alegia. Azken lurralde hauek 1954. urtean Etiopiari itzuli zizkioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .